Geroa Baik programa akordioa triunfalismorik gabe eta konformismorik gabe bultzatzen jarraitzearen alde egin du
Ostegun honetan onartuko diren aurrekontuak eta zerga neurriak duten garrantzia azpimarratu du Azconak, honekin 11 urteko akordioak eta egonkortasuna frogatzen direlarik
Pablo Azcona, Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak, Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azpimarratu duenez, aste honetan Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzeko prozesua amaituko da, gastu sabai orokorra eta departamentuena zehaztu zenean hasitako prozesua, Geroa Bairen lehentasun politikoak sartu ondoren, horien artean Faltzesen D ereduaren ezarpena nabarmenduz, besteak beste. Prozesu honi jarraituz, lau aldeko akordioa egon da, horrekin aurrekontuen onarpenerako gehiengoa lortuz, bai eta fiskalitate mahaian lortutako beste akordioak ere, azaldu du Azconak.
Geroa Baire bozeramaileak nabarmendu duenez, “11 urte dira akordioak eta aurrekontuak lortuz, eta garrantzitsua da hau Nafarroarentzako dakarren egonkortasun politiko eta ekonomikoari dagokionez, baina konpromisoak aurrera ateratzeko eta programa akordioa bultzatzeko behar den lana ezin dugu ahaztu”. Geroa Baik lanean jarraituko du eta aurrean ditugun erronka eta arazoak konpontzeko neurriak lantzen eta proposamenak egiten jarraituko du, triunfalismorik eta konformismorik gabe, azpimarratu du.
Bestalde, Sesman biometanizazio planta baten eraikuntza gaitzesteko azken asteburuan egindako mendi martxa aipatu nahi izan du Azconak. Bozeramaileak gogorarazi duenez, tramitazioan dauden proiektuak geldiarazteko luzamendu proposamen bat aurkeztu zuen Geroa Baik, proiektu hau barne, eta adierazi duenez, “orduan esan genuen moduan, proiektu guztiak geldiaraztea beharrezkoa da, araudi berri bat planifikatzeko eta honakoa bezalako kasuak ekiditeko, ez baitago kontsentsu sozialik”.
Geroa Baiko bozeramaileak enpresari eta Sesmako Udalari deia egin die Parlamentuaren ebazpena bete dezaten, gizartearen eskaera entzun dezaten eta beste kokaleku egokiago bat bila dezaten. Beharrezkoa den adostasunak bilatzeko deia egin du Azconak.
Beste gai batzuen artean, eta ikerketa polizial eta judizialei buruzko informazio berrien aurrean, Geroa Baiko bozeramaileak koalizioaren kezka agertu du plazaratzen ari diren berrien aurrean, eta ustelkeriaren aurrean Geroa Baik zero tolerantzia jarrera duela azpimarratu du.
Horrela nabarmendu du Azconak: “ustelkeriaren aurrean, erantzukizunen exijentzia beharrezkoa den tokian, eta erantzukizun judizialak edo erantzukizun politikoak, bere azken ondorioetaraino”.
Geroa Bairen bozeramailearen iritziz egoera honek erantzun irmoa behar du, anbiguotasunik gabe, herritarren konfiantza berreskuratzeko eta gure erakundeak babesteko.
Pablo Azcona