Geroa Baik proposatu du Parlamentuak Nafarroako udalei dei egitea FEMPen eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioari uko egin dezaioten
Adierazpen Instituzional baten bidez, toki-erakundeak gonbidatzen ditu soberakin guztiak aska ditzaten erreklamatzera
Geroa Bairen talde parlamentarioak adierazpen instituzional bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Adierazpen horren bidez, foru ganberak Nafarroako udalei dei egin diezaiela "beren autonomiaren defentsan, FEMPen eta Gobernu zentralaren arteko akordioa arbuiatzera eta soberakin guztiak aska ditzatela eskatzera, COVID19k eragindako osasun krisiaren aurrean larrialdi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko".
Era berean, Geroa Bairen ekimenak proposatzen du Nafarroako Parlamentuak honako hau aldarrikatzea: "2019ko azaroaren 28ko akordioa, Foru Ganberaren osoko bilkuraren gehiengoak onartua, Gobernu zentralari Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzeko eskatzen diona, horixe baita toki-erakundeek jasaten dituzten egungo murrizketen jatorria eta arrazoia".
Era berean, Geroa Baik planteatzen du "Foru Gobernuari eskatzea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (FNMC) koordinatuta, konponbide bat bila dezala Nafarroako toki erakundeentzat, Nafarroako Foru Komunitateak toki ogasunen gainean dituen eskumen propioen esparruan".
Ekimen horrekin, koalizioak bere ezekoa berretsi egiten du Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren eta Gobernu zentralaren arteko akordioarekin, zeinaren bidez udalei eskatzen baitzaie soberakinak Estatuari lagatzeko, horren zati bat erabiltzen uztearen eta estatuko eta Europako funtsak eskuratzeko aukera ematearen truke.
Geroa Bairen ustez, neurri horrekin, toki-erakundeen baliabide ekonomikoak jokoan jartzeaz gain, oinarrizko printzipio demokratiko bat ere zalantzan jartzen ari dira: toki-autonomia errespetatzea.
Hori dela eta, koalizioak uste du udalek beren baliabide guztiak erabili behar izango lituzkela politikak garatzeko beren konpetentzien barne, arlo sozialean eta ekonomikoan.
Geroa Bairen arabera, Nafarroako udalek 238 milioi euroko soberakina dute, gutxienez, eta kopuru horrek zerbitzu publikoak indartzeko balio behar du, Covid-19k eragindako krisiaren aurrean.