Geroa Baik PSN salatu du abuztukada nafarroako udaletara aurreratu izanagatik
Koalizioak adierazpen publikoa eskatu dio PSNri udal estrategia hau dela eta, sozialistek gizarteari eskatu dioten edozein konfiantza izpi apurtzen baitu
Nafarroako Foru Komunitatean larunbat honetan, ekainak 15, udalak aukeratu ondoren, Geroa Baik ohartarazi du PSNk talde aurrerakoiekin akordioak ez erdiesteko erabakiak emandako emaitzak ikusita, Nafarroako tokiko mapan abuztukada politiko berri bat de facto eman dela.
Barañain, Burlata, Berriobeiti edo Lizarrak Navarra Sumaren eskuetan utzi dituzte alkatetzak koalizio horrek gehiengo osoa lortu ez arren, PSNk itunak egiteko, akordioak lortzeko eta kasu batzuetan beste formakuntzekin hitz egiteko ere ezezkoak eman dion gehiengoarekin baizik, datozen lau urteetan udal gobernu aurrerakoiak lortzea galaraziz.
Estrategia horrek argi eta garbi erakusten du Navarra Sumari gehiengo aurrerakoia posible zituzten alkatetzak emateko intentzio neurtua egon dela, sozialistek bere buruari autoinposatu dizkioten marra gorriak balizko akordioetatik kanpo baitzeuden, hala nola Eguesibarreko kasua, non Geroa Bairen hautagaiari eman ziezaioketen botoa.
Halaber onartezinak dira beste hainbat kasu, hots Sartagudakoa, non PSNk Navarra Sumaren babesarekin lortu duen Alkatetza, edo Uhartekoa, non PSNren zinegotzi bakarrak Navarra Sumaren eta GIH formakuntza kontserbadorearen babesarekin lortu duen Alkatetza, modu honetan frogatuz sozialistek jarritako marra gorriak Navarra Sumaren babesarekin eta ahuldadetik alkatetzak hartzeko aitzakia zirela.
Horregatik, PSNk azalpen publikoa eman beharko du puntu honetan, sozialistek gizarteari eskatu dioten eta Foru Gobernurako negoziaketan eskatu duten edozein konfiantza izpi apurtzen baitu.
Bestalde, hain harrigarria da ere EH Bilduren babesa edukitzeko PSNk adierazitako marra gorria oztopo ez izatea Vianako alkatetza lortzerako orduan adibidez, prozesu negoziatu, adostu eta akordio bidezko batean.
Zaila da ulertzea jarrera horren aurrean, Vianako kasuan zeharo politikoa eta aurrerakoia, sozialistek beste udaletan mantendu duten jarrera, Iruñean adibidez, Bildurekin hitz egiteko sozialisten ezezkoa maila gorenera iritsiz, hautagai sozialistak adieraziz formakuntza horrek bidalitako posta elektronikoak ireki ere egin ez dituela.
Horregatik guztiagatik, PSN azaldu beharra du gaur Nafarroako udaletan gertatutakoa abuztukadaren aurrerapena den, zein izango den hemendik aurrera Navarra Sumarekin edukiko duen harremana eta zin izango da etorkizunean Nafarroarentzako akordioak lortzeko bere erakundeekiko ardura.