Geroa Baik Puigdemont-ek elkarrizketarako agertu duen jarreraren aurren Rajoyren erantzuna deitoratu du
Geroa Baik atzo Generalitateko President Carles Puigdemontek elkarrizketarako agertu zuen jarrera baloratu du eta eskaintza honi Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidenteak emandako erantzuna kritikatu du.
Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunaren arabera “Puigdemontek zuhurtzia eta ardura erakutsi du, horren aurrean Rajoy eta PPk 155 artikulu aktibatzeko lehen pausoa emanez erantzunez”. “Erakundeek elkarrizketazko konponbideak eskaintzea behar du gizarteak, tentsio gehiago sortzea ekidinez, hori baitirudi bilatzen duela PPren buruzagiak”, azpimarratu du.
“Rajoy eta PPren gobernuak berriro ere frogatu dute ez daudela egoerak eskatzen duenaren mailan. Tentsioa murrizteko unea da, elkar ulertzekoa eta Govern-arekin elkarrizketarako bideak lortzeko lan egitekoa. Elkarrizketari bizkar ematea eta atzo Generalitateko presidentaren eskaintzari atea ixtea arduragabekeria bat da”, ziurtatu du Martínezek.
Koalizioko parlamentuko eledunak gainera iritzi du “gizarteak ez duela ulertuko elkarrizketa ez beste den pausorik”, eta berretsi du “Geroa Baitik beti defendatu dugula gatazka politikoei irtenbidea emateko politikatik bilatu edo eskaini behar direla konponbideak beti”.
Koldo Martínez