Geroa Baik Rafa Eraso aurkeztuko du Ribaforadako Alkatetzarako hautagai moduan
Geroa Baik Ribaforadako Alkatetzarako Rafael Erasoren hautagaitza aurkeztuko du larunbat honetan 12:00etan Ribaforadako Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan egingo den ekitaldi ireki batean, eta bertan Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak eta Nafarroako Parlamentuko presidente ordeak hartuko du parte.
Rafa Eraso (1959) Enpresa Zientzietan Diplomaduna da eta Ribaforadako Udalean zinegotzi izan da 2011tik 2015era Nafarroa Bai 2011 hautagaitzan eta 2015etik 2016ra Geroa Bairekin.
2016ko abenduan Eraso foru parlamentari izatera pasa zen eta legegintzaldi honetan zehar Geroa Bairen Garapen Ekonomikorako bozeramailea izan da Nafarroako foru ganberan.