Geroa Baik Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaserako eskualdeko bigarren hezkuntzako zentroaren eraitzea txalotu du
Ribaforadako Geroa Baik bere poza agertu du Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaserako eskualdeko bigarren hezkuntzako zentroaren eraikitzea dela eta, Nafarroako Gobernuari bai eta zentroetako guraso elkarteei bere lana eskertuz, proiektu honek aurrera egin ahal izateko funtsezkoa izan baita, eta koalizioaren udal taldeak beti defendatu baitu.
“Gogoratu nahi dugu 1996an PSN eta UPN taldeek Ribaforadak zuen Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea itxi zutela eta gaur, azkenean, 20 urte baino gehiagoren ondoren, eskualde honetako familien eskariari erantzuna emango zaiola”, adierazi du Ribaforadan Geroa Baiko udal taldeak.
Koalzioak gainera gogorarazi du parlamentu taldeak lan saio bat eskatu zuela Nafarroako Parlamentuan Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaseko zentroetako guraso elkarteekin, eskualde honetan institutu bat egiteko benetako beharra agerian geratuz, Tuterako Bigarren Hezkuntzako zentroak bere edukiera osoan daudelako.
“Erabaki zuzen honek, Barkosen Gobernuak nafar guztion ongizatea lortzeko lanean dagoela frogatzen du, kasu honetan Erriberako nafar guztiona, UPN, PP eta PSNren aurrean, Erribera defendatzen dutela esaten duten arren urte guzti hauetan zehar zentro honen eraikitzea lortzeko ezer ez baitute egin”, amaitu du Ribaforadako Geroa Baik.