Itzuli

Geroa Baik Ribaforadan, Buñuelen, Cortesen eta Zarrakaztelun inbertsioak bultzatu ditu Nafarroako aurrekontu orokorretan

Koalizioak gainera zuzenketa ezberdinak egin ditu Erriberako mekatronika sektorearen dinamizaziorako eta buruko nahasmendua eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko proiektuetarako Tuteran eta Corellan

Geroa Baik inbertsio eta proiektu ezberdinak sustatu ditu Ribaforadan, Buñuelen eta Cortesen 2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketen bitartez, lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emateko koalizioaren apustua finkatuz, herritar hauen bizilekua edozein izanik ere.

Ribaforadan hiru dira koalizioak kontuetan sartu dituen zuzenketak, hots San Bartolomé HLHIP-an hobekuntza lan ezberdinak burutzeko 20.000 euro, autokarabanentzako aparkaleku bat egiteko 40.000 euro, bai eta udalerriko eraikin eta espazio publikoetan irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzeko 50.000 euro.

Buñuelen kasuan, Jesús Remón Osta ‘Guripa’ futbol zelaiko belardiaren eta kirol ekipamenduaren berritzea proposatu du Geroa Baik, horretarako 120.000 euro duen partida bat proposatu duelarik.

Planteaturiko beste proposamenetako bat Corteseko futbol zelaiaren argiztapen proiektuaren idazketa izan da, horretarako 7.000 euroko partida bat erabiliz, bai eta Zarrakazteluko adinekoen egoitzan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoari bultzada emateko 20.000 euroko partida.

Halaber, koalizioak 5.000 euroko partida bultzatu du Erriberan mekatronika sektorearen dinamizazio proiektu bat burutzeko.

Gainera, Eskubide Sozialen alorrean, Geroa Baik AMIMET-ekin Hitzarmen bat bultzatzearen aldeko apustua egin du berriro, horretarako 43.000 euroko zuzenketa bat proposatuz buruko nahasmendua duten pertsonei laguntza psikosoziala eskaintzeko pilotu proiektu bat burutzeko helburuarekin, aipatutako elkarte honek Tuteran, Fustiñanan, Ribaforadan, Buñuelen, Arguedasen, Castejónen eta Murchanten burutzen dituelarik bere jarduerak.

Era berean, Eskubide Sozialen alorrean, kontuetan sartu den beste ekimenetako bat babestu du koalizioak, kasu honetan EH Bildu eta Podemosekin batera bultzatua eta 50.000 euroko balioarekin; Corellan desgaitasuna duten pertsonek bizitza independentea izatea sustatzeko proiektua da eta ADISCO fundazioaren bitartez burutuko dute.

Zuzenketa hauekin, Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena ematen zaio, kontuei egindako proposamenekin lurraldetik eta udal esparrutik hurbileko lanaren garrantzia azpimarratuz, eta aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetzen baitira.

Izena eman gure buletina jasotzeko