Itzuli

Geroa Baik Ribaforadan, Corellan, Zarrakaztelun eta Buñuelen inbertsioak bultzatu ditu 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan

40.000 euroko inbertsio batekin Erriberan desgaitasuna duten pertsonei bideraturiko“Te acompaño” proiektua martxan jartzea ahalbidetuko da

    Geroa Baik 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan zuzenketa partzial sorta bat bultzatu du, Ribaforada, Corella, Buñuel eta Zarrakazteluko udalerrietara bideraturik.

    Ribaforadan, koalizioak Mirador de Bardenas haurrentzako parkea estaltzea proposatu du, horretarako 50.000 euroko partida bat proposatuz. Horrela, iaz hasitako ekintzei jarraipena ematen zaie, 2021 urteko Nafarroako kontuetan mugikortasun urriko pertsonei egokituriko haurrentzako parke baten instalazioa bultzatu baitzen.

    Halaber, zuzenketa baten bitartez udal instalazioetan eskailerak igotzeko igogailuak jartzeko partida bat bultzatu du Geroa Baik, zehazki polikiroldegi zaharrean, egungo Ribaforada Arena dena alegia, eta udal aterpetxe berrian. Ekintza hauetarako aurreikusten den aurrekontua 30.000 eurokoa da. Mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna hobetzea da honen helburua.

    Helburu berarekin, Buñuelen, 100.000 euroko zuzenketa batek San Gregorio egoitzako Plaza zaharberritzeko eta bertako arkitektura oztopoak deuseztatzeko balioko du.

    Zarrakaztelun, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako 40.000 euroko partida bat Virgen de la Oliva Ikastetxe Publikoko kanpoko patioa estaltzera bideratuko da, zentroaren beharrizan garrantzitsua izanik honakoa.

    Corellak Hogar San José egoitzan hobekuntzak burutu ahalko ditu. PSNrekin batera aurkeztutako 68.500 euroko zuzenketa batek langileentzako aldagelen zaharberritzea eta ekipamendua ahalbidetuko du.

    Bestalde, AMIMET-ekin Hitzarmen bat sustatzeko 40.000 euroko zuzenketa batekin “Te acompaño” proiektua martxan jartzea ahalbidetuko da, Tuteran eta oro har Erriberan bizi diren eta desgaitasuna duten pertsonei zuzendurik.

    Zuzenketa hauekin, 2019an Geroa Baik hasitako munizipalismoaren aldeko apustu lanari jarraipena ematen zio, horrekin Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatzen ari duelarik koalizioak, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udalerri askori inbertsioak erraztuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko