Itzuli

Geroa Baik Saharako herriari eta bere kausari elkartasuna helarazi dio

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, “Saharako herriari eta bere kausari” elkartasuna helarazi dio. “Sánchezen Gobernuaren erabakiarekin, espainiar Estatuak Saharako herriarekin duen erantzukizun berezia baliorik gabe geratu da, aurrekaririk ez duen erabaki bat izan da”, esan du,  aldi berean iritziz “Saharako herriari eta espainiar gizarte osoari azalpen bat eman beharra dagoela”. “Saharako herria abandonatu da eta Nafarroako gizarteak ezin du traizio horrekin bat egin”, ziurtatu du.

    Bestalde, Uxue Barkosek bere babesa agertu dio Lehen Sektoreari, “porrot ekonomiko zorian baitago kostuen areagotzearekin”. “Sektorearen egoerak talka neurriak behar ditu epe motzen eta egiturazko neurriak epe luzean”, nabarmendu du, era berean energiaren salneurria merkatzea proposatuz, bai eta sektorearen mantentzerako eta elikadura katearen legea betetzeko beharrezko produktuen eskuragarritasuna bermatzea ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko