Geroa Baik salatu egin du PP eta PSOE-rentzat Nafarroa “Estatu auzia” dela, bere azpiegituretan inbertsioan egin behar direnean ezik
Ondoz ondoko gobernu zentralek Nafarroako azpiegitura estrategikoekin duten konpromisoa zalantzan jarri du koalizioak eta Estatuari eskatu dio bere erantzukizunez jabetu dadila
Geroa Baik salatu egin du PP eta PSOEren ondoz ondoko gobernuek hamarkadetan zehar bere erantzukizunak ez dituztela bete Nafarroaren azpiegitura estrategikoen garapenari dagokionez eta inbertsioak Espainiako bipartidismoaren lehentasun eta oreka politikoen menpe geratu izana kritikatu du.
Pablo Azcona Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak eta Mayte Espinosa Sentaturako hautagaiak kritikatu dutenez, bi alderdi hauek Nafarroa “Estatu auzi” bihurtzen duten bere estatus politiko eta instituzionala eztabaidatzen denean, baina ez dute iritzi berbera mantentzen Foru Komunitatean Estatuari dagozkion inbertsioak bere gain hartzeko unea iristen denean.
“PP eta PSOErentzako, Nafarroa Estatu auzia da eredu politiko jakin bat defendatu behar denean, baina izateari uzten dio konpromiso ekonomikoak hartu eta bere etorkizunean inbertitzeko unea iristen denean. Hamarkadak daramatzagu Nafarroari buruzko adierazpen handiak entzunez; gero gobernu zentralen inbertsio-konpromisoekin bat ez datozen adierazpenak”, azpimarratu du Azconak.
Kongresurako hautagaiak gogorarazi du komunikazio, ur eta energiaren azpiegitura estrategikoen zati handi bat Estatuaren erantzukizuna dela, horregatik azpimarratu du, horien exekuzioa ezin dela garaian garaiko Gobernuaren kontzesio moduan planteatu. “Nafarroak Estatuarekin dituen bere betebehar ekonomikoak Aportazioaren bitartez betetzen ditu, horretarako %1,6ko egozpen indizea kontuan hartuz, eta eskubide osoa du estatuari exijitzeko honek bere betebeharrak bete ditzan. Ez gaude mesede aske ari, ez eta pribilegiodun traturik eskatzen ari. Estatua bere erantzukizunekin jabetzea exijitzen ari gara”, ziurtatu du.
Zentzu honetan Azconak azpimarratu duenez, A-15 autobidea, Prestazio Handiko Trena eta Nafarroako Ubidea adibide argia dira “atzerapenek eta bete gabeko konpromisoek” markaturiko azpiegitura estrategikoen garapenari buruz ari garenean.
A-15 autobideari dagokionez, Nafarroa eta Madril behingoz autobidez lotzeko lanei ekitea eskatu du Azconak. “Ez da onargarria gure komunikazioentzako eta jarduera ekonomikoarentzako estrategikoa den azpiegitura bat, ondoz ondoko gobernu zentralen aldetik bete gabeko promesa eta konpromisoen hamarkaden ondoren, oraindik egin gabe egotea”, nabarmendu du.
Trenbide alorrean, Azconak Garraio Ministerioa premiatu du Nafarroa eta Euskal Y lotzeko azterlan teknikoak bizkortu eta zehaztu ditzan, urtez luzetako atzerapen eta ziurgabetasunen ondoren. Halaber, alternatiba guztiak zorroztasunez analizatu daitezen eskatu du, 2018an Nafarroako Gobernuak planteatu zuen Ezkio-Itsasoko hirugarren aukera barne, eta irizpide teknikoei eta Nafarroaren beharrei erantzunez egin dezala.
“Deigarria da PPk eta PSOEk Ezkioko lotunea defendatu izana oposizioan zirenean eta bere jarrerak aldatzea Gobernura iritsi izan direnean”, ziurtatu du Azconak, aldi berean azpimarratuz “Geroa Baik ez dituela irizpide gisa onartuko kostu ekonomikoa edo Nafarroaren zama demografiko txikiagoa gure trenbidearen etorkizuna zehazterako orduan”. “Gure beharrei modurik hoberenean erantzungo dion alternatiba aztertzea eskatzen dugu, Nafarroa beste behin Estatuaren lehentasunetatik kanpo geratu gabe”, azpimarratu du Azconak.
Bere aldetik, Mayte Espinosa Senaturako hautagaiak Nafarroako Ubidearen bigarren fasea nabarmendu nahi izan du, “Erriberaren garapenarentzako funtsezkoa den azpiegitura alegia”. Espinosak azpimarratu duenez, “Ubidearen bigarren fasearen finantzaketa eta exekuziorako, Nafarroa eta Espainiako Gobernuen artean aurrerapausoak eman diren arren, azpiegiturak atzerapenak izaten jarraitzen ditu, horregatik, burutzeko zain dauden tramiteak egitea eskatu du eta lanen lizitazioa lehenbailehen egitea bermatu dadila”.
“Aurrerapen administratiboak ospatzen ezin dugu jarraitu obrak hasi gabe jarraitzen duten bitartean. Beharrezkoak dira akordioak, bai, baina ezin dira bihurtu inoiz gauzatzen ez diren iragarpen segida amaigabeetan. Erriberak denbora gehiegi darama bere garapenarentzako estrategikoa den azpiegitura honen zain. Iragarpenetatik ekintzetara igarotzeko ordua da, egiteke dauden tramiteak burutzekoa, eta obrak behingoz lizitatzekoa”, eskatu du Espinosak.
UPNk Nafarroako Gobernuan emandako urteetan zehar egindako kudeaketa zalantzan jarri du ere Espinosak, Ubidearen lehen fasearen finantzaketa baldintzei dagokienez bereziki. “Erantzukizuna ez da ondoz ondozko Espaniako Gobernuena bakarrik. UPNk ez zituen Nafarroaren interesak behar bezalako zorroztasunez eta anbizioz defendatu ezta ere, Ubidearen finantzaketarako baldintzak negoziatzea egokitu zitzaionean. Madrili inbertsioak eskatzea ez da nahikoa, horiek negoziatzen jakin behar da ere, eta Nafarroaren interesei erantzuten dietela bermatzea”, ziurtatu du.
Azkenik, Azconak eta Espinosak Nafarroaren interesen defentsan Gobernu zentralaren aurrean anbizio eta irmotasun handiagoa eskatu dute, Gobernuaren kolorea edozein izanik ere.
“Oposizioan zaudenean inbertsioak eskatzea eta gobernuan zaudenean atzerapenak justifikatzea ez da nahikoa. Estatuari egin beharreko exijentziak berdina izan behar du, Moncloan nor dagoen axola gabe. Nafarroak konpromiso tinkoak behar ditu, bere beharrei erantzungo dieten inbertsioak eta espainiar bipartidismoaren oreken menpe geratuko ez diren interesen defentsa”, amaitu du aldarrikatuz Azconak.