Itzuli

Geroa Baik su errealarekin Bardeetan aurreikusten diren maniobra berriak kritikatu ditu

Geroa Baik bere gaitzespena agertu du Bardeetako tiro eremuan maiatzaren 9ko astean burutuko diren eta su erreala erabiliko duten maniobrak direla eta, Tormenta 2018 deituriko operazioen baita. Koalizioak gainera kritikatu duenez, Defentsa Ministerioak ziurtatu arren operazio hau dela su erreala erabiltzen duen bakarra, urte honetako otsailean eztandak eta metrailaketa errealak burutu ziren ere.

Geroa Baik azpimarratu duenez tiro eremu hau Errege Bardeen bihotzean aurkitzen da, UNESCOk Biosferaren Erreserba moduan aitortua 2000ko abenduaren 9an eta, horregatik, ulertezina eta irrazionala deritzo erabilera militarra edukitzea zibila eduki ordez, kokatzen den Parke Naturalaren izaerarekin askoz ere egokiagoa.

Koalizioak gainera gogorarazi du gizartearen gehiengoak, Nafarroako Parlamentuaren bitartez, behin baino gehiagotan eskatu duela tiro eremuaren desegitea, Bardeetatik gertu bizi diren bizilagunek bezalaxe, tiro eremuan burutzen diren eztanda eta metrailaketen eragina modu zuzenean pairatzen baitituzte, horrek eskualdeko pertsonentzako eta ingurumenarentzako duen arriskuarekin.

Azkenik, koalizioak beharrezkoa deritzo Parke Naturalaren planteamendu eta aukera berrietan lan egitea, hala nola parkeko turismoaren sustapena, udalerri kongozanteek natura gune baten erabilera militarrarena ez den beste ditu sarrerak edukitzeko.  

Izena eman gure buletina jasotzeko