Geroa Baik Toki Administraritzaren erreformaren aurreproiektua analizatu du hautetsiekin egindako lan saio batean
Unai Hualdek azpimarratu duenez garrantzitsua da “prozesuaren aurreko faseetan egondako adostasun bidea mantentzea” proiektu honetan
Geroa Baik koalizioaren hautetsiekin lan saio bat egin du gaur Toki Administraritzaren Erreformarako Foru Legearen Aurreproiektua analizatzeko, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Departamentuak landua eta azken asteotan kontsulta fasean egon dena.
Unai Hualde Toki Administraritzarako Geroa Bairen eledunak azpimarratu duenez garrantzitsua da horrenbesteko eragina duen erreforma batean “legegintzaldi honetan prozesuaren aurreko faseetan egondako adostasun bidea mantentzea, aurreko erreforma saiakeretan gertatu ez bezala, eta modu parte hartzailean lanean jarrai dadin, Nafarroako toki erakundeekin batera, egutegia estutu gabe”.
Saioan zehar, Geroa Baiko hautetsiek lege aurreproiektu hau landu dute, besteak beste horrelakoak definituz aurreproiektuan; eskualde deiturikoak sortzeko prozesua; toki erakundeetako Idazkari eta Ikuskatzaileei eragiten dieten langileria prebisioak; bai eta kontzejuei buruzko hainbat gai.
Konpetentzien planteamenduari buruz, Hualdek nabarmendu duenez “Geroa Baitik uste dugu eztabaida hau foru Administraritza osoarekin eta tokiko munduarekin batera jorratu behar dela”, eta “plantarekin eta finantzaketarekin batera” egin behar dela.
Geroa Baiko Toki Administraritza eledunak nabarmendu duenez “aurreproiektuari aurkeztu zaizkion helegite ezberdinak analizatu ditugu gaurko saioan, bai eta eztabaidatuenak izan diren gaiak ere”. Halaber, aurki Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lan taldeak aurreproiektuaren balorazio bat egingo du, “eta oso garrantzitsua deritzogu horri toki munduaren erakunde ordezkari den heinean, beti defenditu baitugu toki erakundeek proiektu hau elkar banatutako proiektu moduan sentitzea dela gakoa”.
Azkenik, Hualdek esan duenez, “Geroa Baitik espero dugu talde politiko guztiek eztabaida honi behar bezalako garrantzia ematea, hau da, zorroztasunetik eta manipulazio zein demagogiatik urrun”.