Itzuli

Geroa Baik transexualitatearen aurka 'Hazte oir' erakundearen kanpaina gaitzesten du eta LGTBI kolektiboari bere babesa agertu dio

Geroa Baik transexualitatearen aurka ‘Hazte oir’ erakundeak hasitako kanpaina gaitzetsi du eta LGTBI kolektiboari bere babesa agertu dio. Erakunde horrek martxan jarritako autobusa martxoaren 5 eta 6ean Iruñera iristeko aurreikuspenaren aurrean, koalizioak bere gaitzespena agertu die jarrera hauei bai eta kanpaina homofobo eta transfobikoei, aniztasun sexuala errespeta dadin eskatuz.

Geroa Baik ‘Chrysallis’ adin txikiko transexualen familien elkarteak sustatutako kanpainari bere babesa berretsi dio, horren ondorioz sortu baita ‘Hazte oír’ erakundeak bultzatutako kanpaina hau, eta pertsona transexualen eskubideen babesa eta aitorpena berretsi du.

“’Hazte oír’ erakundeak Iruñean egin nahi duen kanpaina transfobikoa lotsagarria eta onartezina da, eta plurala eta anitza den gizarte batean bizikidetzari eraso zuzena da”, baloratu du koalizioak. 

Izena eman gure buletina jasotzeko