Itzuli

Geroa Baik tumoreen komiteei buruzko informazioa eskatu dio Nafarroako Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik informazio eskaera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan Osasunbidean Tumoreen Komiterik badagoen ezagutzeko eta, hala baldin bada, zenbat dauden, zein tumoreentzako, zein profesionalek osatzen dituzten eta horietako bakoitza noiz izendatu zen. Komite hauek ez baldin badaude, koalizioak jakin nahi du Foru Exekutiboak horiek martxan jartzeko asmorik ote duen.

    Koldo Martínez Urionabarrenetxea Geroa Baiko foru parlamentariak erregistratu du ekimena, Onkologian Sendatu eta Zaindu Mintegian gaixo onkologikoaren diziplina anitzeko arreta (La atención multidisciplinar del paciente oncológico en el Seminario Curar y Cuidar en Oncología) izenburupean, SEOM-ek eta biofarmazeutika enpresa batek antolaturik Onkologia profesionalen eta gaixoen arteko bilera batean egon ondoren.

    Martínezek azaldu duenez “topaketa horretan agerian geratu zen gaixo onkologikoaren arretak espezialitate anitzetako profesionalek osaturiko talde koordinatuen esku hartzea behar duela, diagnostikotik epe luzerako jarraipeneraino, behin ospitaletik alta jaso ondoren”.

    “Bilera horretan tumoreen komiteen beharra azpimarratu zen prozesu onkologiko osan zehar arreta integrala emateko. Halaber, Nafarroako Ospitale Guneko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko arduradunek bilera horretan aitortu zutenez, minbizia duten gaixoen diziplina anitzeko arreta Tumoreen Komiteen bitartez egiteak pertsona horiengan onura handiagoak ditu”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko