Geroa Baik Txantreako jaietan salatutako sexu erasoa gaitzesten du eta biktimari bere babes osoa agertzen dio
Geroa Baik bere gaitzespen eta arbuiorik sendoena agertu du Txantreako jaietan salatu den sexu erasoaren aurrean eta bere babes eta elkartasun osoa helarazi dio biktimari. Koalizioak tamalgarritzat jo du bortizkeria matxista gizartean egoten jarraitzea eta kalte hau guztion lan eta gaitzespenarekin desagertuko dela bakarrik dio.
Horregatik, eraso hau gaitzesteko eta gure gizartean egunero gertatzen direnen guztien aurrean ere egingo diren ekitaldi eta mobilizazio guztietan parte hartzera deitu ditu hiritarrak, bai eta gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren defentsan jarrera proaktiboa hartzera.