Geroa Baik txosten juridiko bat eskatu du parlamentariek babestutako datuei dagokienez dituzten betebeharrak ezagutzeko
Geroa Baiko parlamentu taldeak aditzera eman duenez, Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarrak txosten juridiko bati tramitea eman dio Unai Hualde foru parlamentariak eskatuta, Administraritzak ematen dituen datuen hartzaile diren foru parlamentariek bete beharrekoen xehetasunak ezagutzeko.
Hualdek ziurtatu duenez, “eskaera honen jatorrian oso arduragabeak izan diren jokabideak daude, hala nola PPNk, Skolae hezkidetza programaren aurkako bere gurutzada, pertsonalak diren datuen gaineko legediaren balizko urraketa, Osoko Bilkuran programaren egileak diren pertsonei buruzko informazioa plazaratuz, bereziki babestua egon beharko lukeela uler bait daiteke”.
Koalizioak betebehar horiek egun indarrean dagoen legedian oinarrituz analizatzea eskatu du, berriki eguneratu baita 2016/679 Europako Araudiarekin eta 3/2018 Lege Organikoarekin, bai eta bere ez betetzeak eduki ditzakeen ondorioak, nagusiki sinesmen, ideologia eta abarrengatik“bereziki babestuak diren datuak” deitzen diren horien kasuan. Izan ere datu horien babesa sendotu egin da lege aldaketa hauekin.
Azkenik, koalizioak datu pertsonalen tratamenduari buruzko xehetasuna ezagutzearen beharra nabarmendu du, horrelako egoerak ez gertatzeko eta gogorarazi du gaur egun badela hori aipatzen duen txosten juridiko bat Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeari dagokionez. Testu horretan esaten denez, “10 artikuluak sekretu betebeharra ezartzen die datuen tratamenduan parte hartzen dutenei, eta betebeharra ere datu horien lagapen-hartzaileei hedatzen zaie”, amaitu du.