Geroa Baik Uharteko aurrekontuen alde bozkatuko du bere proposamenak sartu eta kultura, gazteria eta berdintasunerako partidak handitu ondoren
Koalizioaren udal taldeak dokumental zinema jaialdi bat egitea proposatu du, bai eta Tokiko Garapenerako Aurrekontua handitzea, besteak beste
Uharteko Geroa Baik 2026 urterako Aurrekontuen alde bozkatuko du bihar, bere proposamenak sartu ondoren eta Kultura, Gazteria eta Berdintasun alorretan jarduerak burutzeko diru kopurua handitu ondoren. Santi Argibide udal taldeko bozeramaileak ziurtatu duenez, “azken asteotan zehar EH Bilduren gobernu taldearekin negoziatzen aritu gara, gure proposamenak aintzat dituzten kontuak izan daitezen eta sustatu ditugun lan ildoak hobetu ditzaten”.
Geroa Bairen proposamenen artean, Kultura alorreko aurrekontuaren handitzea nabarmendu du udal taldeak, kontzertu erakargarri bat programatzeko helburuarekin eta jaietan musika emanaldiak hobetzeko, bai eta dokumental zinema amateur jaialdi bat egiteko ere. Koalizioaren udal taldearen aburuz, garrantzitsua da ere Tokiko Garapenerako Planera bideratzen den diru kopuruaren hazkundea, Geroa Baik sustaturik, industrialdea hobetzeko eta merkataritza alorra mesedetzeko ekintzak burutu ahal izateko helburuarekin.
Kontuek ere beste hobekuntza proposamen ugari aintzat hartu dituzte, horienn artean Geroa Baik zenbait nabarmendu nahi dituelarik; gazte enplegurako Aurrekontuaren hazkundea, gazte gehiago Pasarelas programan parte hartu ahal izateko; udal kale-izendegiaren zaharberritzea; edo Zokorena zubia handitzeko proiektua. Halaber, Geroa Baik modu positiboan baloratu du 2026 urterako aurrekontuek, Udaleko alor ezberdinetako arduradunek helarazitako eskaerak jasotzea, haiek baitira Udalaren zerbitzuek dituzten beharrak lehen eskutan ezagutzen dituztenak.
NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI ZUZENKETAK
Uharteko Geroa Baik gainera ziurtatu duenez, “udal taldearen eta parlamentu taldearen elkarrekiko lanari esker, 2026 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek gure udalerriarentzako bi ekintza edukiko dituzte”. Horietako bat, 45.000 euroko partida bat Berdintasunaren plazan gune berde bat sortzeko, eta 45.000 euroko beste partida bat liburutegi publikoaren instalazioak hobetzeko.
Udal taldearentzako “garrantzia handia du Ugarrandia etorbidean aurreikusitako birnaturalizatze eta atsegintze proiektuarekin jarraitzea, egun dagoen zuhaitz kopurua areagotuz eta hiri-altzariak berrantolatuz, horrela gerizpe gehiagoko gune bat sortuz, osasuntsuagoa eta uhartearrontzako atseginagoa”. Udal liburutegiari dagokionez, Geroa Baik azpimarratu duenez “beharrezkoa da espazioak berrantolatzea, insonorizazioa hobetzea, berokuntza sistemak zaharberritzea eta ekipamendua zein altzariak egungo beharrizanetara egokitzea”.