Itzuli

Geroa Baik UPN eta PP-k zeliakoen laguntzak direla eta duten inkongruentzia kritikatu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “UPNk zorroztasunik gabeko oposizioa egin du berriro ere”, Sergio Sayas UPNko parlamentariaren adierazpenak direla eta, honek zeliakoentzat Nafarroako Gobernuaren laguntzak eskasak direla kritikatu baitu.

“Inkongruentzia bat da horrelako ziurtapenak egitea, UPNk pasa den aurrekontuetan zeliakoei laguntzak emateko 20.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu ondoren, laukoak 30.000 euroko partida aurkeztu baitzuen talde guztien aldeko botoarekin eta PPren abstentzioarekin onartuz. Horregatik, esan du “UPNk  30.000 euroko zenbatekoa iraingarria zela bazioen, bere alderdiak programaturikoa nolakoa dela esango luke, 10.000 euro txikiagoa baldin bada”.

Bestalde, ziurtatu du “gogoratu beharra dagoela Alderdi Popularrak debate horretan proiektu ugaritarako zuzenketa sorta bat aurkeztu zituela, horiek guztiak kontingentzia fondoarekin finantzatuz, fondo horrek zuen dirua baino gehiago hartuz eta jakinez beharrezkoa dela horren dotazio ekonomikoa mantentzea kontingentziei aurre egiteko, besteak beste aurreko gobernuen kudeaketa okerrak eragindako ebazpen judizialei aurre egiteko”, eta zentzu horretan gogorarazi du PPNk 1.980.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu zuela pertsona zeliakoei laguntza emateko, Parlamentuko gehiengoa baztertutako zuzenketa alegia, eta PPk zuzenketa horren zioen azalpenean adieraziz, “hilean 75 euroko laguntza bat zela” glutenari elikadura intolerantzia zuten pertsonentzako zela.

Gainera, “Aurrekontuak non eta nola onartzen diren gaineko PPren ezagutza eza” deitoratu du, Kontseilariari eskatu baitio kopuru hori ezartzeko irizpideak zeintzuk izan diren azal dezan, kontutan izan gabe Aurrekontuak Parlamentuak onartzen dituela eta ez Gobernuak”.

Izena eman gure buletina jasotzeko