Geroa Baik UPN-ren inkoherentzia kritikatu du, Madrilen desgaitasunari buruzko proposamen bat aurkezten baitu Nafarroan gaiari buruzko adierazpen bat onartzen ez duen bitartean
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak bere “harridura” agertu du UPNk desgaitasuna duten pertsonen botoa bermatzeko Diputatuen Kongresuan aurkeztu duen lege proposamen bat dela eta, “aurreko egunean bertan gai honen gainean juxtu kontzientziatzea helburu zuen adierazpen instituzional bat bere alderdiak Nafarroako Parlamentuan onartu ez ondoren”.
Martínezek argudiatu duenez “deigarria da Iñigo Allik ekimen hau aurkeztea Madrilen” bere lehen puntuan Mi voto también cuenta – Nire botoak ere balio du kanpainarekin bat egiten zuen adierazpen instituzional batean bere alderdiak abstentziora jo ondoren, “zehazki, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak, politikariak, botere publikoak eta gizartea orokorrean boto eskubidearen babestean eta informazioa eskuratzeko eta hauteskunde prozesuan baldintza berdintasunean parte hartzeko kontzientziatzea helburu duena hain zuzen ere”.
Gainera, adierazpenaren bigarren puntuan UPNk aurkako botoa eman zuela azaldu du, non hiritarrak deitzen diren “antolatuko diren mobilizazioetara joan daitezen Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren protestan, non Estatuko Fiskaltza Nagusiak jarritako babes eskeko helegitea ez den onartu gazte galiziar desgaitu batek botoa emateko aukera izatea eskatzen zen”.
Horregatik, amaitu du esanez “honek frogatzen duela UPNk Nafarroan egiten duen oposizio alderdikoia, gai delikatuenetan ere, horrelako inkoherentziak egitera eramanez, alderdi guztien adostasuna bilatzen zuen adierazpen bat zenean hura”.
Koldo Martínez