Itzuli

Geroa Baik UPN-ren zinismoa kritikatu du Gobernu erregionalistak berak kenzu zuen zerga-salbuespena berreskuratzea planteatzean

Jokin Castiella Jokin Castiella

Geroa Baik UPN eta PPNren zinismoa kritikatu du, Nafarroako Gobernuak  amatasunaren zerga-salbuespena bere osotasunean berreskuratzea planteatu baitute, UPNren Gobernu bat izan zenean Nafarroan zerga-salbuespen hori kendu zuena, eta PPren Gobernu bat Madrilen Estatu mailan deuseztatu zuena. Jokin Castiella Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politika bozeramaileak ziurtatu duenez, “UPN eta PPNren demagogiak ez du mugarik, orain Nafarroako herritarren eskubideen berme moduan agertu nahi baitute, Gobernu erregionalista bera izan zenean  eskubide hori 2012an deuseztatu zuena, UPN, PSN eta PPNren babesarekin onartutako foru lege baten bitartez, eta PPren Gobernu batek Madrilen”.  

“Madrilen egondako ondoz ondoko PPren eta PSOEren Gobernuek ez dute irizpide hau aldatzeko borondate politikorik eduki eta Auzitegiak izan behar izan dute honi buruzko erabakia hartu dutenak azkenean. Bereziki harrigarriak dira zentzu honetan María Chivite eta Ana Beltránen adierazpenak, prestazio hau deuseztatzearen erantzulea Aznaren Gobernua izan zenean 1998an, eta ondorengo Gobernuek aldatu ez dutenean”, ziurtatu du Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politika bozeramaileak.

Castiellak berretsi duenez, “Estatuan gertatutakoa ez bezala, non Auzitegi Gorenak zentzu batean ebatzi duen legearen idazketan interpretazio gramatikal nahasi bat dagoelako, UPNk onartutako arauak modu zehatzean deuseztatzen zituen amatasunaren zerga-salbuespenak, horrek frogatuz gobernu erregionalista izan zela modu kontziente eta neurtuan prestazio hau ezabatu nahi izan zuena”. “Lotsagarria da orain UPN, inolako lotsarik gabe, hark berak deuseztatu zuen ekimen bat sustatzea, baina tamalez ez gaitu harritzen, legegintzaldi osoan jardun duten demagogiara ohiturik baikaude”, azpimarratu du.

Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Poltika bozeramaileak gainera gogorarazi du 2019an PFEZean kenkari berri bat indarrean sartuko dela amatasun eta aitatasun prestazioentzako, “horrek ekintzekin frogatuz Foru Exekutiboak eta hura sostengatzen dugun lau indarrok benetan egiten dugula herritarren eskubideetan aurrera egitearen alde”.

Izena eman gure buletina jasotzeko