Itzuli

Geroa Baik UPN-ri eskatu dio Corteseko Udalean emakumeen eskubideak errespeta ditzala

Geroa Baik Corteseko UPNren alkate den María Concepción Ausejori eskatu dio emakumearen eskubideak errespeta ditzala eta Udalak gizonezkoentzat bakarrik eskaintzen dituen lau lanpostuetarako lan eskaintza baztertzailea erretira dezala. “Emakumearen Egunean hain zuzen ere, tamalgarria eta onartezina da erakunde publikoen aldetik mota honetako kasu baztertzaileak ezagutzea”, baloratu du Geroa Baik.

“Lan arloan emakumeak gaur egun pairatzen duen bazterkeria matxista, oraindik ere gizarte zuzen eta berdintasunezkoa lortzeko egiteko falta den bide luzearen adibide da, eta bide horretan erakunde publikoak lehenak izan behar dute emakumeen eskubideak defendatzerako orduan, jokabide matxistak ez onartzen lehenak eta, nola ez, lanean bazterkeria ez sustatzen lehenak”, azpimarratu du koalizioak.

Geroa Baik ziurtatu duenez gizon eta emakumeentzat eskubide eta aukera berdintasunaren aldarrikapena ezin da hitz hutsetan gelditu, ekintza zehatzekin frogatu beharra dago eta arloko politika publikoak garatuz.

“Nafarroako Gobernuak Berdintasun alorrean UPNk egindako murrizketak gelditu ditu, toki erakundeei laguntzak aktibatu diru berriro kohezkuntza proiektuetarako eta berdintasun teknikariak kontratatzeko eta Udalekin berdintasun planen burutzea finantzatzen ari du, aurrekontua handituz. Hausnarketa egin dezan eskatzen diogu UPNri eta Corteseko Udaleko lan eskaintza hau erretira dezala iraingarria, baztertzailea, eta gaur egun gure gizartean existitzen den matxismoa deuseztatzeko atzerapausoa baita”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko