Geroa Baik UPN-ri eskatu dio Osasun departamentuarekin duen jarrera arduragabearekin amai dezala
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak, Nafarroan azken urteetan erregistratutako Legionella kasu kopuruari buruzko informazioa eskatu dio Osasun Departamentuariari, bere kokalekua ezagutzeko edota gaixotasun honek eragindako heriotza kopurua ere.
Informazio eskaera “UPNk osasungintzarekin harremana duen guztiarekin agertu duen jarrera arduragabea” dela eta eskatu du, “etengabe ari baita gai honekin alarma soziala sortzen”, eta bereziki “Segio Sayasek egindako azken jabeldurarekin, Nafarroan erregistratutako heriotza kasu bat modu tamalgarrian erabili baitzuen Nafarroako Gobernua erasotzeko”.
Zentzu honetan azaldu du “UPNren augurio apokaliptikoak bata bestearen ondoren erori direla, lehen kontsultarako itxarote zerrenden datuekin adibidez, 2018an 21.467 pertsona behera egin baitu orain dela hiru urteko datuarekin alderatuz”.
Azkenik, Martínezek azpimarratu duenez “errealitateak egunero frogatzen du Nafarroako Gobernu honen nahia zerbitzu publikoak sendotzea dela, zailtasunak egon arren, eta osasungintzako langileek frogatu duten konpromisoari esker ere”.