Geroa Baik UPN salatu du auzitegi gorenean jada ikusia izan den kasu bat erabiltzeagatik, bere lotsak ezkutatzeko eta Uxue Barkosen izena zikintzeko beste helbururik gabe
Geroa Baik UPN salatu du jada Auzitegi Gorenean ikusia izan den kasu bat erabiltzeagatik bere lotsak ezkutatzeko eta Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariaren izena zikintzeko beste helbururik gabe. Horrela adierazi du Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak UPNren presidente Javier Esparzaren hitzen ondoren, bere alderdiak Iruñean egin duen Batzarren ostean.
“UPNk haizagailua piztea bilatzen du Auzitegi Gorenean ere jada auzipetua izan zen kasu batekin, azken asteetan ezagutu ditugun UAGN eta Ultzamako biogas plantari buruzko informazioetatik arreta desbideratzeko”, azpimarratu du Martínezek, gogoraraziz Nafarroako Fiskaltzak, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak eta Goi Auzitegiko Bigarren Aretoak, bai eta Kontuen Ganberak, Arartekoak bai eta Iruñeko Udalak berak irregulartasunik ez zegoela ebatzi zutela.
Martínezek gainera salatu du UPNk komunikabide zarata estrategia erabiltzen ari duela, UAGN eta Ultzamako kasuak estaltzeaz gain, “azken asteetan ezagutzen ari ditugun datu ekonomiko onak estaltzeko helburuarekin, frogatzen baitute enpresen sorrerak gora egiten duela eta Nafarroa Estatuko enpresa-dinamismo handiena duen komunitatea dela, edota pixkanaka langabeziak behera egiten ari duela Foru Komunitatean, beste adierazle positiboen artean”.
“Badirudi UPN urduri dagoela gai honekin, etengabe ahazten baitu 50 zinegotzi baino gehiagok, horien artean bere alderdiko harmar baino gehiagok, Barkosen prozedimendu berarekin kobratu zutela eta metodo hori bai Yolanda Barcinak bai eta Enrique Mayak ere ezarri eta erabili zutela. Ez da izango UPN beldur izatea, erantzukizunak eskatu behar badira, ordainketa sistema horren arduradunei eskatu behar izateaz?”, amaitu du Geroa Baiko eledunak.
Koldo Martínez