Geroa Baik UPN salatu du gizartea larritzeko datu faltsuak erabiltzeagatik
Geroa Baik UPN salatu du gizartean larritasuna sortzeko helburu bakarrarekin datu faltsuak erabiltzeagatik, errentaren aitorpena egiteko simulagailu bat duen web orrialdea sortu baitu eta bertan informazio okerrak edo faltsutuak erabiltzen dituelako, bai edo aholku nahasiak. “UPNk berriro ere frogatu du oposizioa egiteko bere moduan duen zorroztasun eta seriotasun eza, gizartea larritzeko helburu bakarrarekin manipulaziora joz”, baloratu du Jokin Castiellak, hots Ogasun eta Finantza Politikoko Geroa Bairen eledunak.
Castiellaren aburuz, gertakari “larria” da hau, web orrialdeak Foru Ogasunaren logotipoa eta guzti baitzuen, “modu alderdikoian eta informazio faltsutuarekin sortutako web orrialdeari ofizialtasun itxura emateko helburu argiarekin”. “Zerga eta finantza politiketan gobernuaren kudeaketa onaren aurrean, atzo ezagutu genuen moduan Standard & Poorsen txostenak hala dela esanez, besteak beste, UPNk mota honetako amarruak erabili beharra dauka”, azpimarratu du.
“Edozein gauzak balio dio UPNri Barkosen Gobernua erasotzeko, baina gezurrek iraungitze data izan ohi dute. UPNri oposizio arduratsua eta eraikiorra egiteko deia egiten diogu, bai eta beharrezkoak ez diren alarmak sortzeari uzteko, eta gizartea datu faltsutuekin engainatzeari, manipulatzeari eta nahasteari utz diezaion ere eskatzen diogu, ez baitute ezer ikustekorik errealitatearekin. “Politikagintzan denak ez du balio”, amaitu du Geroa Baiko parlamentariak.
Jokin Castiella