Itzuli

Geroa Baik UPN salatu du Uxue Barkos Lehendakariaren aurkako eraso estrategiarekin bat egiteagatik

Geroa Baik UPN salatu du Uxue Barkosen aurkako eraso estrategiarekin bat egiteagatik, egungo Nafarroako Lehendakaria balizko iruzur bat dela eta ikertzen ari dutela adierazi baitu ohar batean, modu horretan 50 zinegotzi baino gehiago ahaztuz, horien artean UPNko hamar, eta Barkosen prozedimendu berberarekin jasotzen zituzten dietak Yolanda Barcinak eta Enrique Mayak berak ezarritako eta babestutako sistemaren bidez gainera, dieta horien ordainketen azken arduradun izanik hortaz.

Koalizioaren aburuz, UPNk egungo Nafarroako Lehendakariaren izena bakarrik zikintzeko bere asmo politikoa erakusten du horrelako ziurtapenekin, bere irudiaren aipua galarazteko saiakera argian, Barkos Iruñeko Udalean zinegotzi zenean bere aldetik ez deliturik ez eta irregulartasunik ere egon ez dela esan duten instantzia judizial guztiei modu arduragabean entzungor eginez.

Zentzu honetan, koalizioak gogorarazi du Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak, Auzitegi Goreneko fiskaltzak eta ondoren Goi Auzitegiko Bigarren Aretoak egon zitezkeen delitu kasu guztiak errefusatu zituela, bai eta Kontuen Ganberak eta Iruñeko Udalak berak ere, inolako irregulartasunik ez zegoela ebatziz.

Geroa Baik ziurtatu duenez Barkos izan da gai hau dela eta auzitegietara eraman duten Iruñeko Udaleko zinegotzi bakarra, azken honetan Kontuen Auzitegira, eta gogorarazi du Barkosen aurka salaketa egin duena Justitia et Veritas elkartea dela, polemika ugaritan nahasita dagoen erakundea alegia.

“Tamalgarria da UPNk egun bateti bestera ahaztu nahi izatea Udaleko 50 zinegotzi baino gehiagok, horien artean bere alderdiko hamarrek, Barkosen prozedimendu berarekin dietak jaso izana, Barkosi bakarrik egotziz bera biktima besterik izan ez den sistema baten ondorioak, eraso estrategia argi batean”, amaitu du Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko