Itzuli

Geroa Baik UPN salatu du Zizur Zendeako herritarren eskubideak murriztu nahi duelako

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Bairen iritziz, Zizur Zendea eremu ez euskaldunera pasatzeko UPNren proposamenak herriko bizilagunei eskubideak murriztea beste helbururik ez du. Halaber, koalizioak ohartarazi du “UPNk Zendeako bizilagunak politikoki erabiltzen dituela, jada eremu mistora pasatzeko eskatu duten 43 udalerriei Parlamentuan aurka egiteko”.

Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak ohartarazi duenez “tamalgarria da UPNk bere euskararen aurkako gurutzadan frogatzen ari duen obsesioa. Azkenean kendu dute mozorroa eta Iruñerrian alkatetza duten udalerri bakarrarekin konfrontatatzeko prest daude”.

Halaber, Martínez baloratu duenez “UPNren errebantxismoak itsutu egin ditu, ez baitira ohartu Zendea kontzeju anitzek osatzen dutela, erabateko normaltasunez elkarrekin biziz eta orain arte bezala eremu mistoan egoten jarraitzeko inolako arazorik ez dagoela”.

“Harritzekoa da orain arte eremu mistoa uztea Zendean inork ez eskatu izana, eremu horretan sartzea eskatu duten udalerrietan, orain dela hilabete eta urte ugaritatik hona eskaera soziala egon den bitartean. Eta harrigarria da ere Nafarroako Parlamentuan Esparza jaunak eremu mistora pasatzea eskatu duten udalerriei txosten soziolinguistikoak eskatu izana eta, kasu honetan, beharrezkoak ez izatea”, gaineratu du Martínezek.

Zentzu honetan, Geroa Baiko eledunak “tamalgarritzat” jo du “UPNk Nafarroako hizkuntza propioetako bat erabiltzea, denona dena, konfrontazioa bilatzeko eta eskubideak murrizteko”, eta gogorarazi du Zendean UPNren aldetik euskararen jazarpena ez dela berria, Nafarroako Auzitegi Administratiboak jada udaleko plantilla organikoa bertan behera utzi zuela hizkuntza profilik ezartzen ez zuelako.

Azkenik, “UPNk Zendeako herri askotan sortu duen haserrea” deitoratu du koalizioak eta herritarrak animatu ditu bere eskubideak aldarrika ditzaten, euskara hizkuntza ofizial moduan eta ez tresna politiko moduan ikusia izango den, udal batean bizitzen jarraitzeko”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko