Geroa Baik Urdazubiko Udalaren fiskalizazio txostena eskatu dio Kontuen Ganberari
Geroa Bairen parlamentu taldeak eskabidea erregistratu du gaur goizean Kontuen Ganberak Urdazubiko Udalaren fiskalizazio eta legaltasun txostena egin dezan, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteei dagokienez.
Koalizioak ziurtatu duenez, azken fiskalizazioa 2011 urtekoa da eta udal kudeaketa zuzena lortzeko gomendio sorta bat egiten ziren orduan, horregatik beharrezkoa deritzo gomendio horien ezarpen maila nolakoa den jakitea.
Geroa Bairen parlamentu taldeak gainera gogorarazi du 2015ean jada eskabide bat erregistratu zuela Nafarroako Parlamentuan Kontuen Ganberak 2009-2014 epealdiko Urdazubiko kontuen gainean ikuskaritza egin zezan.