Geroa Baik Uxue Barkos izendatu du Nafarroako Lehendakaritzarako hautagai 2027ko foru hauteskundeetan
Geroa Sozialberdeak, EAJ-PNV eta Atarrabia Taldea formakuntzen erabakitze organoek proposamena berretsi dute jada, eta hurrengo foru hauteskundeetarako koalizioa berriro egiteko akordioa itxi dute ere
Geroa Baik Uxue Barkos izendatu du Nafarroako Lehendakaritzarako hautagai moduan 2027ko foru hauteskundeetan. Geroa Bai osatzen duten formakuntzen erabakitze organo ezberdinek berretsi egin dute jada proposamena (Geroa Sozialberdeak, EAJ-PNV eta Atarrabia Taldea).
Erabaki honekin, Nafarroako gizarteari proiektu aurrerakoi, plural eta Nafarroaren etorkizunarekin konprometitua eskaintzen jarraitzeko konpromiso tinkoarekin egingo die aurre Geroa Baik datozen hauteskundeei, Nafarroaren erakundeen defentsa eta politika propioengan erabakitzeko bere gaitasuna aldarrikatuz.
Nafarroaren buru egoteko Uxue Barkos pertsonarik hoberena denaren konbentzimendua agertu du Geroa Baik, datozen urteetan Foru Komunitateak erronka eta desafio garrantzitsuak baititu, bai esparru sozialean eta ekonomikoan, bai eta zerbitzu publikoen eraldaketan edo trantsizio energetikoan eta lurraldearen garapenean.
Geroa Baik adierazi duenez, atzerapausorik ez ematea eta Nafarroak azken urteetan lortutako aurrerapenetan atzerapenik ez onartzea eskatzen du une honek. Eskubide, zerbitzu publiko, berdintasun, bizikidetza, garapen ekonomiko eta autogobernuaren esparruetan eraikitako guztia esfortzu handiaren eta adostasun sozial eta politiko zabalen fruitu izan da, eta asko da jokoan dagoena. Horregatik guztiagatik, koalizioaren aburuz Nafarroak Uxue Barkosen lidergoa behar du, ez bakarrik lortutakoa bere horretan mantentzeko, baizik eta Nafarroari bultzada berria emateko eta jada lortutakoaren gainean komunitate are eta zuzenagoa, oparoagoa, kohesionatuagoa eta anitzagoa eraikitzeko.
Uxue Barkosen izendapenarekin batera, Geroa Sozialberdeak, EAJ-PNV eta Atarrabia Taldea formakuntzek Geroa Bai berriro ere foru eta udal hauteskundeetara aurkezteko lortu duten akordioa eman dute aditzera.
Modu honetan, elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta erakundeetan Nafarroa aurrerakoia eta plurala sendotzeko borondatea berretsi dute hiru formakuntzek, horrela politika aurrerakoietan, bizikidetzan eta gizarte kohesioan aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa deritzoten espazio politikoari jarraitasuna emanez.
Beste behin koalizio moduan aurkezteko akordioa, Geroa Bairen hitzetan, zera da; Nafarroarekin konpromisoa eta elkarrizketan, akordioan eta interes orokorraren defentsan oinarritzen den politika egiteko moduarekin konpromisoa berritu.
Uxue Barkosek Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai moduan egingo duen lehen agerraldi publikoa arratsalde honetan bertan izango da, koalizioak ikasturte politikoari hasiera emateko Baluarten (Iruñea) egingo duen ekitaldiaren baitan.
Uxue Barkos