Geroa Baik Virginia Aleman parlamentariaren aurako escrache bat salatu du
Geroa Baik salatu duenez Virginia Alemán parlamentariak escrache bat jasan du bere etxebizitzan Aroztegia proiektuaren aurka daudenen aldetik. Koalizioak onartezina eta deitoragarria iritzi du escracheen erabilera, bere helburu bakarra jazartzea eta beldurtzea baita.
“Lotsagarria da Aroztegia proiektuaren aurka daudenek Baztango Geroa Baiko kideen aurka egiten ari duten presio kanpaina, etengabeko pankarta, pintada edo pegatinekin, baina uste dugu escrachearen erabilerarekin jazarpenaren muga pasa dutela”, azpimarratu du Geroa Baik.
Koalizioak gainera bere babesa eta elkartasuna adierazi dio Virginia Alemáni bai eta Baztango Geroa Baiko pertsona guztiei, eta ziurtatu du araneko bizilagunen interes orokorrarentzako positiboa dela uste duena defendatzen jarraituko duela, nahiz eta jada gainditutako beste garaietakoak diruditen presio eta jazarpen saiakera hauek eduki.