Itzuli

Geroa Baik VW Nafarroa plantari babesa agertzeko erakundeen batasuna eskatu du: irmotasun gehiago Lehendakariari eta Parlamentuaren ahobatezko adostasuna

Gaur Foru Ganberan gai honen inguruan Chivite eta Esparzaren arteko konfrontazioa deitoratu du koalizioak

    Geroa Baik “VW Nafarroa plantari babesa agertzeko erakundeen batasuna” eskatu du. Zehazki, jada neurriak hartzen ari dituen Nafarroako Gobernua premiatu du “Lehendakariaren figuran irmotasun politiko handiagoa” izan dezan, eta Parlamentuari eta hura osatzen duten taldeei “ekintzetan batasuna izan dezaten, eta hainbesteko garrantzia duen gai hau konfrontazio alderdikoietatik kanpo utz dezaten”. Zentzu honetan, gaur goizean Parlamentuan bizitako Chivite eta Esparzaren arteko konfrontazioa deitoratu du.

    Halaber, Geroa Baik bere kezka agertu du ekoizpena Martorelleko plantara tokialdatzeko aukerari buruzko azken berrien aurrean, izan ere “Nafarroako lantegiaren ekoizpen zifra historikoek ez lukete inoiz lekualdaketa hori azalduko”. Ildo berean Geroa Baik azpimarratu duenez “kezkagarria da zuzendaritza taldearen deskapitalizazioa, azkenaldian Kataluniako plantara egindako lekualdaketak ikusirik”.

    Era beran, “ibilgailu elektriko eta konektatuaren garapenerako PERTEarekin Pedro Sánchezek Gobernuak egiten ari duen kudeaketaren aurrean kezka handia” agertu du Geroa Bai, “oraindik eskasak diren emaitzak ematen ari baititu eta Estatu mailan eta Nafarroan bereziki automozioaren industriak dituen espektatibak ez baititu bete ere”.

    “Martorelleko plantak Landabenekoaren gainetik irabazitako garrantzia dela eta Nafarroako plantan dagoen urduritasuna” elkar banatzen du ere Geroa Baik, baina horrez gain, “automozioaren PERTEak izandako arrakasta ezak ibilgailu elektrikoa ekoizteko aurreikusten zen egutegiarengan eragina edukitzeko aukerak ere kezka sortzen digu”.

    Honez guztiaz gain, VW Nafarroako plantaren hornitzaile diren enpresa eta langileen inguruan ohartarazi du ere Geroa Baik, zalantzarik gabe egoera honek haiengan ere eragina izango baitu.

    Horregatik guztiagatik, VW Nafarroak igarotzen ari duen egoeraren aurrean batasun instituzionalaren beharra aldarrikatzen du, bai eta irmotasun politiko handiagoa ere Nafarroako Lehendakariaren aldetik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko