Geroa Baik web orrialde berria estreinatu du “hiritarrek bere jarduera hobe ezagutzeko” helburuarekin
Geroa Baik bere web orrialde berria estreinatu du ostiral honetan, koalizioak “hilabete ugari” lantzen daraman komunikazio proiektua, eta helburu argia duena, “hiritarrek gure Parlamentuko lana eta udaletakoa hobe ezagutzea”, bai eta “toki erakundeen lana indartzea”.
Horrela azpimarratu du Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak ostiral honetan Iruñeko Udaleko koalizioaren zinegotzi den Itziar Gómezekin batera egindako prentsaurrekoan, bere web orrialde berria aurkezteko (www.geroabai.com).
Hualdek nabarmendu duenez, Geroa Baik “antolakunde politiko moduan bere sorreratik izan duen funtsezko helburuetako bat politikagintza beste modu batean egitea izan da, bai eta politikagintza herritarrei hurbiltzeko grina ere”, eta azpimarratu du, zentzu honetan “agerikoa dela internet, sare sozialak eta teknologia berriak berebiziko garrantzia duten tresnak direla”.
Geroa Baiko parlamentariak “web orrialde honen lantze eta diseinu prozesuak eduki duen partaidetza” baloratu du, aurreko web orrialdean “jaso ditugun proposamenetatik abiatu baita”, geroabaizaleen proposamenekin eta “koalizioko barne organoetan ere landuz”.
Hortaz, gaineratu du, “kanpora begiratzen duen komunikazio proiektua da eta bere lantze prozesua behetik hasi da, oinarrietatik”. “Emaitza, jarraitu den metodologia dela eta, nahiko aberasgarria da geroabaizaleen eta koalizioko kideen gomendioak jasotzen dituelako, bere ekimenei eta bere udalerrietako egunerokoari ikusgarritasuna emateko espazio propio bat edukitzeko helburuarekin”, azpimarratu du.
Gardentasunaren ikuspuntutik, Hualdek azaldu duenez, “Geroa Bairentzat lehentasuna dute indar-ideiak nabarmentzen dituen web orrialdea da, eta lau bloketan ezberdindu daitezke: garapen ekonomikoa, gizarte politikak, subjektu politiko moduan Nafarroaren defentsa eta oroimena eta bizikidetza”, “Geroa Bairen DNAn dauden eta defendatzen ari dugun ideiei gorputza ematen dieten kontzeptuak”.
Zentzu honetan adierazi du Geroa Baik bere web orrialdean “Nafarroaren gizarte eta lurralde kohesioaren aldeko apustua” agertzen duela, “kalitatezko enpleguaren sorreraren alde eta hori ahalbidetuko duen garapen ekonomikoa sortzearen alde; azken urteetan galdu diren zerbitzu publikoak berreskuratzeko eta orain aldaketaren legegintzaldian leheneratzen ari direnen alde; hiritarren eguneroko arazoei erantzuna emateko balio duen tresna den autogobernuaren defentsaren alde, eta biktima guztien aitorpen eta ordainaren alde, salbuespenik gabe”.
Halaber, Unai Hualdek nabarmendu du web orrialdearen planteamenduarekin “gure hautetsien eta jendearen arteko hurbiltasuna bilatzen dela, bai parlamentariekin, bai eta udalerri ezberdinetako alkate eta zinegotziekin ere”, koalizioko ordezkariekin “kontaktu zuzena”, horrekin “web orrialdearen nortasun marka den gardentasuna gehiago indartzeko”, bertan koalizioaren “oinarrizko” dokumentuak ere eskuragarri egongo direlarik, hala nola hauteskunde programak, programa akordioak edota kontuak.