Itzuli

Geroa Baik zalantza handiak agertu ditu PAI irakasleei buruzko lege proposamenaren segurtasun juridiko eza dela eta

Nafarroako Kontseiluaren irizpena itxaron gabe PSNren lege proposamena eztabaidatzea gaitzetsi du María Solanak

    María Solana María Solana

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, María Solana Geroa Baiko parlamentariak PAI irakasleei buruzko PSNren lege proposamenaren gaineko adierazpenak egin ditu. Solanak salatu duenez, Navarra Suma eta PSNren botoek bat egin dute bere eztabaida Osoko bilkuran aurreratzeko, Nafarroako Kontseiluaren ondorioak zeintzuk diren ezagutzera itxaron gabe. Parlamentariak gogorarazi duenez, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugurekin batera, irizpen bat eskatu diote Nafarroako Kontseiluari, izan ere koalizioak bere zalantzak agertu ditu sozialistek bultzatutako testuaren segurtasun juridikoa dela eta. 

    Solanak azpimarratu duenez egoera hau ez da berria, eta PAI programaren derrigortasunetik eratorria da. Parlamentariak nabarmendu duenez, Geroa Bairen iritziz lege proposamena Estatu mailako oinarrizko legediaren aurkakoa izan daiteke eta helegite iturri agortezina izan daiteke. Funtsari dagokionez, Solanak zalantzan jarri du atzerriko hizkuntza bati hizkuntza propioaren estatusa ematen saiatzea. 

    Solanak gogorarazi duenez, lege hau ez da programa akordioan jasotzen eta erabat ukatu du Geroa Baik Gobernu kontseiluaren eztabaiden sekretua bete ez izana, horretarako Foru araudia aipatu duelarik. 

    Beste gaiei helduta, Solanak azaldu du ostegun honetan Geroa Baik osasun eta gazteen politikei buruzko mozio bat defendatuko duela. 

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko