Geroa Baik Zangozako Ikastola zoriondu du 2024ko Nafarroa Oinezen antolaketarengatik eta arrakastan opa dio Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolari datorren urtekoari begira
Foru Ganberan egingo den datorren kontrol saiorako koalizioak erregistratu dituen ekimenak aurkeztu ditu Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Zangozako Ikastola zoriondu du 2024ko Nafarroa Oinezen antolaketagatik, “erabateko arrakasta izan baita”. Halaber, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolari arrakasta bera opa dio datorren urtean.
Azconak gogorarazi duenez, Nafarroa Oinez honek “gure hizkuntza propio batekin dugun konpromisoa aldarrikatzeko” balio izan du, izan ere, “euskarak Nafarroan pertseberantzia eta konpromiso dosi handiak behar izan ditu, eta behar izaten jarraitzen du, hizkuntza honetan bizi nahi dugunon aldetik”.
Bestalde, datorren kontrol saioan koalizioak defendatuko dituen ekimenak aurkeztu ditu Geroa Baiko bozeramaileak. Zehazki, Ana Ollo lehendakariordeari zuzenduriko interpelazio bat aurkeztu du, mugaz gaindiko lan esparruan politika orokorrari buruzkoa. Azconakazaldu duenez, “beste lurraldeekin ditugun harremanak geroz eta garrantzitsuagoak dira, EB barruko herrialdeekin orokorrean eta gure mugako bizilagunekin bereziki, horregatik funtsezkoa deritzogu alor honetan dagoen lan ildoa zein den ezagutzea”.
Galderei dagokienez, Geroa Baik Alfarolehendakariordeari egingo dio galdera Nafarroan asiloa eskatzen duten pertsonek aurkitzen dituzten zailtasunak zeintzuk diren ezagutzeko, bereziki haien eskabidea tramitatzeko lehen hitzordua lortzeko orduan aurkitzen dituztenak. Kultura alorrean, Nafarroa Marka Kulturaren bitartez bultzatzeko Nafarroako Gobernuak zein ekintza jarriko dituen martxan jakin nahi du koalizioak.
Azkenik, Chivite lehendakariari zuzenduriko gaurkotasun handiko galdera moduan, Geroa Baik jakin nahi du ea, Nafarroaren izenean, Sanchez presidentea premiatuko den Meloni Planaren aurkako jarrera ager dezan. Azconakazpimarratu duenez, “Italiako Gobernuaren erabakiak irmoki gaitzestea baino beste aukerarik ez dago”. “Albanian migrantentzako barnetegi-esparru bat sortzea, pertsona hauen eskubideen urraketa da eta Nafarroan garatzen ari diren harrera-politiken erabat aurkakoa”, ziurtatu du. Ildo honetan berean, Geroa Baik mozio bat erregistratu du honen kontura, horren bitartez Europako erakundeei eskatuz Italia behartu dezaten Albaniako barnetegi-esparrua kendu dezan, eta mota honetako zentroak sortzea debekatzeko legeak egin ditzaten ere. Gainera, Europako migrazio politikek gizakiekiko errespetua eta elkartasuna bezalako baloreak lehenetsi ditzaten eskatzen du ere mozioak.
Pablo Azcona