Itzuli

Geroa Baik zentzugabekeria deritzo Altsasuko kasua Auzitegi Nazionalean epaitzea

Geroa Baik zentzugabekeria deritzo Altsasuko kasua Auzitegi Nazionalean epaitzea eta neurrigabekotzat jo du salatutako gazteak balizko terrorismo delitu batengatik ikertuak izatea. Koalizioak, kasu hau “Iruñeko epaitegietatik inoiz irten behar ez zuela” defendatzen jarraitu du.

“Lehen unetik komunikabide eta epai tratamendu neurrigabea izan duen kasu bati buruz ari gara; balizko zauri delitu bat izatetik balizko terrorismo kasu bat izatera pasa den kasua”, azpimarratu du Geroa Baik, ziurtatuz kalifikazio hau Kode Penalaren 573 artikuluaren ezarpenetik eratorria dela, “aditu ezberdinek zalantzan jarri dutena eta NBE bezalako nazioarteko erakundeek salatu dutena”.

Zentzu honetan, koalizioak gogorarazi du bai Nafarroako Parlamentuak bai eta Altsasuko gehiengo sozial zein instituzionalak gai honek izaten ari zuen trataera kritikatu zutela, eta “justizia zuzena” eskatu du gazte hauentzat. 

Izena eman gure buletina jasotzeko