Geroa Baik zerga amnistiaren indargabetzea baloratu du, sistema bidegabea eta iruzurrarekin barkabera delako
Geroa Baik Auzitegi Konstituzionalaren aldetik zerga amnistiaren indargabetzea baloratu du, amnistia ahalbidetzen zuen dekretuak “haien zerga betebeharrekin solidarioki betetzen dutenekiko sistema bidegabe bat sustatzen duelako” eta bere ezarpena “guk defendatzen dugun zerga iruzurraren aurkako politikarekin zeharo aurka baitago”.
Jokin Castiella Ogasun eta Finantza Politikako bozeramaileak gogorarazi duenez, dekretua 2012an jarri zen martxan PPren botoekin “baina UPNkoekin ere, lege proiektu moduan tramitatzeari uko eginez gainera, taldeek euren zuzenketak sartu ahal izatea galaraziz”.
“Auzitegi Konstituzionalaren erabakia modu positiboan balioesten dugu azkenean justizia eta zentzutasuna gailendu baitira, baina arau horri heldu zioten zergadunen gainean inolako berrikusketarik ez dela egingo deitoratzen dugu”, azpimarratu du Castiellak, salatuz “berriro ere PPk ez du jakin izan zergak biltzeko neurri ausartik ez eta zerga iruzurraren aurkakorik ere ez”.
“2012an horrelako neurrien alde egin zen, likidezia lortzeko eraginkorrak , baina edozein ardura eta justizia printzipioren aurka egiten dutenak, bereziki haien zerga betebeharrak betetzen dituztenekiko”, ziurtatu du Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politikarako bozeramaileak.
Zentzu honetan, Castiellaren aburuz, irarpen honek “PP edo UPN bezalako alderdien ezaugarri den epe motzeko politikaren beste atal bati amaiera ematen dio”, eta frogaturik geratu da “beti egin dutela ondasun handiak dituztenen onurarako zerga politika baten alde eta haien gaitasun ekonomikoaren arabera solidariotasunik gabe zergarik ordaindu ez zutenen alde, haien zergak solidarioki ordaintzen dituztenen aurrean”, gogoraraziz sistema honekin “iruzurra errentagarria egiten zuen” sistema bat ezarri zela.
Azkenik, Castiellak nabarmendu du zerga iruzurraren aurkako borroka egungo Nafarroako Gobernuak lantzen ari duen helburuetako bat dela, horretarako baliabideak eta dirua erabiliz 2016-2019 Zerga Iruzurraren Aurkako Borroka Planaren markoan, “zerga amnistia bezalako sistemen aurrena, iruzurrarekin atseginak eta barkaberak baitira eta zerga iruzurra gizartearen zati egituratzailea izatea ahalbidetzen baitute”.
Jokin Castiella