Geroa Baik ziurtatu du Armadaren Etorbidearen izenaren aldaketak "emakumeak ikusarazteko konpromisoan aurrera egiten duela"
Geroa Baik Armadaren Etorbidearen izena Katalina Foixkoa izenarekin aldatzeko Iruñeko Udaleko alkatearen erabakia babesten du. “Neurri hau babesten dugu, lehenik emakume bat delako, hiriarentzako ekarpen historiko eta/edo soziala egin duten emakumeak Iruñeko kale eta enparantzetan aitortzeko eta ikusarazteko Udal honen konpromisoan aurrerapausoa eginez”, ziurtatu du Itziar Gómez udal taldeko bozeramaileak.
Itziar Gómezek azpimarratu duenez “XXI mendean kaleak eta enparantzak armadei eskaintzea ez dago eraiki nahi dugun gizartearen baloreekin bat”, eta “ez du koherentziarik berriki inauguratu den Intsumisioaren Parke bat edukitzea eta bere aldamenean Armadaren Etorbide bat”.
“Katalina I Nafarroakoa gure herrian garrantzia handia duen figura historikoa da. Emakume kultua eta azkarra, eztabaida erlijioso eta politiko handiak zeuden garai batean Nafarroa gobernatuz, erbestera joatera behartu arte Fernando Katolikoaren aldetik 1512an Nafarroaren konkista militarra gertatu ostean, horregatik ematen diogu gure babesa aukeratutako izenari”, amaitu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Itziar Gómez