Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du EAO-ak itzultzea "Sánchezen Gobernuaren ezgaitasuna agerian uzten duela Nafarroan Barkosen ereduaren aurrean"

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu du 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak itzultzea “Sánchezen Gobernuaren ezgaitasuna agerian uzten duela Nafarroako Gobernuan Barkosen ereduaren aurrean”. “2015etik hona Espainiako politikaren etengabeko ezegonkortasunak Barkosen Gobernuak politika egiteko duen eredu eta moduarekin kontrajarria dago, honek lau Aurrekontu onartzea lortu baitu Legegintzaldiko lau urteetan, bai eta 90 lege baino gehiago Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialean aurrera egin ahal izateko”, azpimarratu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Martínezek nabarmendu duenez “egonkortasun instituzional, politiko, sozial eta ekonomikoa adierazle izan dituen Barkosen Gobernuaren legegintzaldiaren aurrean, denboraldi berean hiru gobernuk egin dute porrot Estatuan, legeak aurrera ateratzeko ezgaitasuna eduki dute, aurrekontuak luzatu egin dira, bai eta hauteskundeak aurreratu”. “Gauza publikoan lan egiten dugunok, ezberdinen arteko akordioetara iristeko erantzukizuna dugu herritarren aurrean, eta espainiar politikak bere porrota agertu du gizartearen eskari horren aurrean, POLITIKAren prestutasun eza handituz, Geroa Baik maiuskulaz aldarrikatzen dugun politika eta Uxue Barkosen Gobernuan lehen unetik jardun duena”, gaineratu du.

Geroa Baiko parlamentuko eledunak gainera azpimarratu du “Sánchezen Gobernuak elkarrizketarako gaitasun eza agertu duela, bai eta espainiar gizartearen eta Estatua osatzen duten lurraldeen aniztasuna ulertzeko ahalmen eskasa”. “Horren aurrean, Uxue Barkosen Gobernua eta hura sostengatzen dugun lau indarrak ezberdinen arteko akordioetara iristeko gai izan gara, Nafarroako herritarren interes orokorrean pentsatuz eta haren alde lan eginez, gure lurraldearen eta bere jendearen aniztasuna aberastasun bezala ulertuz gainera”.

“Herritarrek ez dute merezi beste alde batera begiratzen duten kudeatzailerik, are gutxiago haien alderdi eta hauteskunde interesei begiratzen badiete, arreta eman beharreko premia sozialak eta oinarrizko beharrizanak daudenean. Zentzu honetan, Barkosen Gobernuak Nafarroako gizartearen behar eta nahiei erantzuna emateko gaitasuna agertu du, Sánchezen Gobernuaren eta haren aurrekoen eta espainiar politikaren aurrean, gaur berriro ere eta gizartearen tristurarako, agerian geratu baita”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko