Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du gizartea zonifikazioaren aurretik dagoela, "zaharkitua eta artifiziala" dela frogatzen ari baita

Zinegotziek, parlamentariek eta herriguneek bere babesa eman zieten irregulartasunak argitara emateagatik ikertzen ari dituzten Eguesibarreko zinegotziei

Unai Hualde Unai Hualde

Geroa Baiko zinegotzi, parlamentari eta herriguneetako koordinatzailek lan asanblada batean izan dira gaur goizean Sarrigurenen, Euskararen Foru Legearen aldaketa, Ikurren Foru Legearen bertan behera uztea, tokiko mapa eta Polizien Foru Legea jorratzeko. Topaketarekin batera, koalizioak bere babes tinkoa agertu die Eguesibarreko udalean UPNren kudeaketan balizko irregulartasunak argitara emateagatik ikertuak izaten ari diren Geroa Bai, EH Bildu, PSN, IE eta PPko zinegotziei.

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak tamalgarritzat jo du zinegotzi hauek auzipeturik egon behar behar izatea bere nahi bakarra UPNk urte luzez Eguesibarreko Udalaren buru zegoenean hirigintza kudeaketan egindako irregulartasunak argitara ematea izan denean.

Tokiko administraritzaren berrordenatzearen inguruko debatea dela eta, Geroa Baiko parlamentariaren iritziz “UPNk egiten ari duen diskurtsua okerra izateaz gain, arduragabea izaten ari da Nafarroako etorkizunerako horrenbesteko garrantzia duen debate batean”. Zentzu honetan gogorarazi du “eskumenak, finantzaketa eta langileria gaien inguruan mahai gainean dauden proposamenak, arlo horietan adituak direnen hausnarketatik abiatu direla bai eta tokiko erakundeetatik ere, eta agente guztiek, baita politikoek ere, bere ekarpena egitea eta ez lokaztea da gure helburua”.

Hautetsiek eta herriguneetako ordezkariek Lege berri baten alde egin dute, prozesu partehartzaile batetik abiatuz eta udal autonomia sendotzeko balioko duena bai eta Nafarroako toki erakundeek ematen dituzten zerbitzuen eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko ere.

Bestalde, Ikurren Legea dela eta UPNk eta PSNk irekitako debate faltsuan sartzea ekidin du, Nafarroako bandera eta ikurrina bata bestearen aurka jartzen saiatzen ari baitira, eta Legea bertan behera utzi ondoren bandera ofizialekin batera egon daitezkeenak beste ikurrak udalbatzek erabakitzearen alde egin du. 2003ko Legeak agintzen zuen inposaketatik urrun, orain udal gehiengoaren borondatearen arabera erabaki ahal izatea eskertu dute udal hautetsiek, bandera eta ikur gerretatik urrun kokatuz, oposizioko hirukoak azken urteetan Nafarroan egin duen moduan.

Euskararen Legearen aldaketa dela eta, Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako udal askok emandako pausoaren aurrean, eremu mistora pasatu nahi duten udalerriak hogei inguru baitira jada, hala nola Zangoza, Tafalla edo Beriain azken egunetan. Unai Hualde parlamentariaren arabera, “nafar gizartea artifiziala eta zaharkitua dagoela frogatu den zonifikazio batetik oso urrun dago, lingua navarrorum bezako nafarrona den hizkuntza propio baten egoera normalizatzearen aurrean oposizioko politikari jakin batzuen eta haien diskurtso fobikoen arren. Tramitatu den lege aldaketarekin hiritarrentzako eskubideak irabazteko helburua dago, euskararen hizkuntza atzeratzea bilatzen zuen Gobernuen ondoren.

Azkenik, Polizien Legeari buruz, orain arte Gobernuak udalekin eta tokiko polizia buruekin garatu duen lana mahaigaineratu da. 

Izena eman gure buletina jasotzeko