Geroa Baik ziurtatu du 'Hazte Oír' erakundearen autobusak kolektibo transexualarekiko errespetua urratzen duela
Geroa Baik berriro ere bere gaitzespen osoa berresten du gaur Iruñera iristen den ‘Hazte Oír’ erakundearen autobus transfobikoaren aurrean eta pertsona transexualen eskubideei bere babesa eta aitorpen osoa adierazten die. “Iruñean kanpaina horren presentzia sexu eta genero aniztasunari erasoa da eta kolektibo transexualarekiko errespetua urratzen du”, baloratu du Virginia Alemanek, Hiritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako bozeramaileak.
Alemanek adierazi duenez autobus horrek eta berekin dakartzan diskurtso eta mezu transfobikoek ez dute lekurik Iruñea bezalako hiri anitz eta plural batean, eta espero du erakundeek beharrezko neurriak martxan jartzea autobus hau hirian zehar ahalik eta denbora gutxien egon dadin.
“Beti egin dugu pertsona guztientzako giza eskubideen defentsa tinkoa, kasu honetan pertsona transexualen eta LGTBI kolektibo osoaren eskubideena”, gogorarazi du Alemánek, gaineratuz “tamalgarria” dela oraindik ‘Hazte Oír’ erakundearenak bezalako kanpainak existitzea, tolerantziaren, errespetuaren eta bizikidetzaren aurka egiten baitute.
Virginia Aleman