Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Hezkuntza Paktua "legegintzadiaren zedarrietako bat" dela

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Geroa Bairen iritziz aurki Hezkuntza Paktu bat izenpetuko den iragarpena, Hezkuntza Mahai Sektorialaren gehiengoaren babesa jaso ondoren, “Hezkuntza Departamentuaren lorpen garrantzitsuenetako bat da eta legegintzaldi honetan zedarria, Foru Exekutiboak eta hura sostengatzen dugun lau indarrek hezkuntza publikoarekin duen konpromisoa frogatuz gainera”.

Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza eledunak gogorarazi duenez “2007az geroztik Nafarroako Hezkuntza Publikoak ez zuen Hezkuntza Pakturik hezkuntza kalitatea eta irakasleen lan baldintzak bermatzeko, 2007-2011 paktua ez baitzen bete, horregatik akordio hau oso berri garrantzitsua da hezkuntza publikoarentzat, hainbeste urtez aurreko UPNren gobernuen murrizketak modu latzean pairatu ondoren”.

“Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lehen egunetik egin du lan UPNren gobernuen murrizketak leheneratzeko eta lan hau eta konpromiso hau oraindik ere argiagoa da oraindik Exekutiboaren eta sindikatuen arteko akordio honekin”, baloratu du Aranburuk. “Oso modu positiboan baloratzen dugu bai Departamentuak bai eta sindikatuek ere egindako esfortzua”, gaineratu du.

Azkenik, Geroa Bairen Hezkuntza bozeramaileak nabarmendu duenez “hasieratik izan gara prozesu honek zekarren zailtasunaz kontziente, eta horregatik hain zuzen ere, sortzen digu horrelako poza akordio honek”. “Hezkuntza Paktuak oso eragin positiboa edukiko du irakasleen lan baldintzetan, horrek aldi berean hezkuntza publikoaren kalitatea hobetuz ere, Gobernuak eta Geroa Baik ere defendaturiko helburuetako bat alegia”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko