Geroa Baik ziurtatu du 'La Manada' behin behineko aske uztea ulertezina eta lotsagarria dela
Geroa Baik ulertezina eta lotsagarria deritzo ‘La Manada’-ko bost kideen behin behineko aske uzteari. “Gertakari batzuk aitortzen dituen sententzia baten aurrean gaude eta, sexu erasorik egon ez zela dioen arren –guk elkar banatzen ez duguna gaia-, gertakari ikaragarriak dira oraindik eta larritasun handikoak, horregatik inolaz ere ezin dugu ulertu kondenatuak aske uztea”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Bairen aburuz “frogatutako gertakariak sexu eraso moduan sententziak ez jasotzearen haserreari, orain frogatutako gertakari horiek kondenatuak espetxean jarraitzeko bezain larritzat ez jotzearen haserrea gaineratu behar diogu”. “Justiziak berriro frogatu du ez dagoela egoerak eskatzen duenaren mailan eta gizartearen eskarietatik urrun baino urrunago dagoela”, nabarmendu du.
Azkenik, Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi dio biktimari eta iragarri du bere babesean deitutako mobilizazioekin bat egingo duela, bai eta epaia gaitzesteko ere. Gainera, gizartearen esparru guztietatik indarkeria matxistaren edozein zantzu deuseztatzeko lanean jarraitzeko beharra berresten du, bai eta maskulinitate hegemonikoaren eredua desegiteko borrokan jarraitzeko ere, menpekotasuna, gauzatzea eta emakumeenganako bortizkeria sortzen baititu.