Geroa Baik ziurtatu du Maya eta Barcinaren sistemak dietak kobratzen zituzten zinegotziak babesik gabe uzten zituela frogatzen duela Kontuen Auzitegiaren Ebazpenak
Koalizioak nabarmendu duenez “berriro ere frogatu da Uxue Barkosen aurkako jazarpen politiko operazio baten aurrean gaudela”
Geroa Baik ziurtatu duenez, Yolanda Barcina eta Enrique Mayak Iruñeko Udalean ezarritako dieta sistema dela eta Kontuen Auzitegiak egindako ebazpenak “frogatzen du sistema horrek zinegotzi delegatuak ez ziren zinegotziak eta soldata dieta bidez jasotzen zutenak babesik gabe uzten zituela”
Koalizioaren aburuz, “sistema honen arduradun nagusiak UPNren alkateak izan ziren, egokiena ez zen sistema batekin jardutera behartu baitzituzten 22 urtez gainontzeko zinegotziak”. “Beti defendatu dugu Iruñeko Udaleko dieten kasua Uxue Barkosen aurkako operazio politiko bat izan dela, eta orain arte egon diren ebazpen guztiek horrela frogatu dute”, azpimarratu du.
Horrela, Geroa Baik gogorarazi du azken ebazpen hau Kontuen Auzitegiak 2017ko uztailean egindakoari gaineratzen zaiola, bai eta zentzu berean egondako beste askori ere, hala nola Auzitegi Gorenarena, Goi Auzitegiaren Bigarren Aretoarena eta Nafarroako Fikaltzarena, horietan guztien ondorioztatzen baitzen Uxue Barkosen aurka ez zegoela inolako kasurik.
Yolanda Barcinak ezarri eta Enrique Mayak mantendu zuen sistema, Barkosen aurkako jazarpen politikoa egiteko erabili da, zinegotzi guztiek sistema berberean jarduten zuten arren, gai honekin auzitegietara eraman duten pertsona bakarra egungo Nafarroako Lehendakaria izan baita, sei urte inguru iraun duen operazio politiko batean”, nabarmendu du Geroa Baik.
Koalizioak horrela azpimarratu du “Iruñeko Udaleko dieta sistemaren inguruan ezagutzen dugun ebazpen bakoitzak modu argiagoan frogatzen du Barkosen aurkako jazarpen kanpaina egon dela, salaketa faltsuekin erasotuz bakarrik politika egiten dakitenen aldetik hain zuzen ere”.