Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen leheneratzeak Gobernuak zerbitzu publikoekin duen konpromisoa frogatzen duela

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak leheneratuko direnaren irarpenaren aurrean eta ziurtatu duenez “Nafarroako Gobernuak eta hura sostengatzen dugun lau indarrek zerbitzu publikoen leheneratzerako eta hobekuntzarako egindako apustua frogatzen du”.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak gogorarazi du leheneratze hau Programa Akordioak aurreikusten zuen konpromisoa zela eta orain bete da “Departamentutik berme guztiekin egin dadin zorroztasunez lan egiten ari delarik”.

Martínezek azpimarratu duenez, leheneratze hau “berri ona da, Nafarroako osasungintza publikoari kalte gehien egin zioten UPNren pribatizazioekin amaituko delako”, eta nabarmendu du Barkosen Gobernua hiritarrengan eragina duten zerbitzu publikoen hobekuntzan lanean ari dela, nahiz eta oposizioak beste gaiekin iskanbila eta distrazioa bilatu”.

Izena eman gure buletina jasotzeko