Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Osasungintza Ministroak iragarritako "berrordainketaren doikuntza" benetan "sistema publikoaren aurkako erasoa" dela

Geroa Baik ziurtatu du Osasungintza Ministroak iragarri duen “berrordainketaren doikuntza” pentsioa jasotzen dutenentzat, benetan “sistema publikoaren murrizketa eta Ongizate Estatuaren aurkako erasoa” dela. “Iragarpen honek ziurtatzen du Rajoyren Gobernuak, berriro ere, ahulenen kalterako guraizeak atera dituela beste behin”, azpimarratu du.

Nafar koalizioak nabarmendu duenez beti agertu da farmazia berrordainketaren aurka botikak lortzeko oztopoa baita eta gaixoen dauden pertsonak kaltetzen dituelako. “Osasungintza Sistema eskubide unibertsala da. Pertsona guztiek dute osasun arretarako eskubidea, haien egoera ekonomikoa edo lan egoera dena delakoa ere”, adierazi du Geroa Baik.

Geroa Baik gainera nabarmendu du  Osasungintzaren izaera publikoa eta, kasu honetan, botiken finantzaketa eta hornidurarena direla hiritarren beharrei erantzuna ematen diena, eta ez duela merkatu interesen menpe egon behar.

Azkenik, koalizioak gogorarazi du 2017rako Nafarroako Aurrekontuek errenta baxuenak dituzten pentsiodunei berrordainketa kentzeko partida bat dutela, eta PPren Gobernuari eta Rajoyri eskatu dio ez diezala berriro murrizketarik egin krisialdia gehien pairatzen dutenei.

Izena eman gure buletina jasotzeko