Geroa Baik ziurtatu du "PP-ren paranoia esperpentoraino iritsi dela" Tokiko Mapa dela eta
Unai Hualde Geroa Baiko Toki Administraritza, Landa Garapen eta Ingurumen bozeramaileak ziurtatu duenez “PPren paranoia esperpentoraino iritsi da”, Nafarroako Gobernuak burutzen ari duen Tokiko Mapa dela eta Javier García parlamentariaren adierazpenen ondoren.
Hualdek gogorarazi duenez “behetik gora landu den eta lantzen ari den erreforma baten aurrean gaude, tokiko erakundeen eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren lankidetzarekin”. “Beti defendatu dugu tokiko erakundeek proiektu elkarbanatua dela sentitzearen garrantzia, horiek entzunak izateko, eta horretan ari dira lanean”, baloratu du.
Geroa Bairen parlamentariaren iritziz, Garcíaren adierazpenek ez dute inolako sinesgarritasunik. “Gai honetan ere euskalduntzeari buruz hitz egitea, barregarria izateaz gain, PPk titularra bakarrik bilatzen duela frogatzen du, bai eta bere obsesio eta mamuetan oinarrituz politika egiteko moduan jarraitzen duela”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, Geroa Baiko Tokiko Administraritzarako bozeramaileak berretsi du “PPk frogatzen duela ez zaiola axola zein den jorratu beharreko gaia, dena balizko euskalduntze batekin erlazionatzen baitu”. “Geroz eta barregarriagoa da”, errepikatu du.
Hualdek gainera nabarmendu duenez “arduragabekeria bat da parlamentari popularrak bere adierazpenak Tokiko Erreformaren ildo nagusiak definitzen dituen dokumentu batean oinarritzea, horrek ez baititu politikak jorratzen, konpetentzia banaketak baizik, erreforma proposamenaren oinarrizko printzipioen arabera: lurralde eta gizarte kohesioa, tokiko boterearen autonomia eta sendotzea nahikotasun finantzarioari lotuz, eta herritarrei zerbitzuak ematean eraginkortasuna eta subsidiariotasuna”.
Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu du “adierazpen hauek, azken asteotan oposizioaren aldetik ikusten ari ditugun paranoien azken adibidea direla bakarrik, Gobernuko Lehendakariari galderak eta agerraldia eskatu baitiote Quebeceko lehen ministroaren twitta dela eta, edota buruzagi politiko baten adierazpenen harira ere”.
Unai Hualde