Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du UPN-k eta PSN-k Oncineda kasuaren erantzukizunak bere egin behar dituztela

Unai Hualde Unai Hualde

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko Toki Administraritza Batzordeko Geroa Baiko bozeramaileak bere poza agertu du Nafarroako Kontseiluaren ebazpena ezagutu ondoren, bertan esaten baita Lizarrako Udalaren eta Oncinedako lursailen artean izenpeturiko hirigintza hitzarmenak eta eranskinak zuzenbidearekin bat baliogabeak direla.

Hualdek berretsi duenez, “ebazpen honekin, udalak aurre egin beharreko finantza mehatxu larria urrundu egiten da, udal kontuen interbentzio osoa ekidinez, legegintzaldi honetan Nafarroako Parlamentuan behin baino gehiagotan ikusi dugun moduan”.

Horregatik guztiagatik, ziurtatu du “ebazpen honen tinkotasunaren aurrean harrigarria dirudi UPN eta PSN beste alde batera begiratzen egotea eta inork inolako ardura politikorik ez hartzea, sortutako egoeran bi alkate ohien erantzukizun handia berretsi denean”. Parlamentariak gogorarazi duenez, ebazpenak berak bi alkate ohien kudeaketari dagokienez erabiltzen dituen kalifikatiboak, María José Fernández (PSN) eta Begoña Ganuzaren kudeaketari buruz alegia, azken hau Lizarrako zinegotzia eta UPNren parlamentaria jardunean, “birrintzaileak” dira bai eta “dimititzeko arrazoia”.

Ebazpenaren arabera, bi alkate ohiek “desjabetze gaietan ezarritako prozedimenduaren ez betetze larria” egin dute Oncinedaren gai honetan. Hualderen arabera, “bere garaian Kontuen Ganberak esan zuen moduan, alkate ohiek izenpeturiko hitzarmenak eta eranskinak Tokiko Gobernu Batzordearen edo Udalbatzaren babesik gabe sinatu ziren, eta horiek justifikatzen dituzten txosten teknikorik gabe”.  

Orain Nafarroako Kontseiluak berresten duen moduan bi alkatetza hauen jokabidea “interes publikoarentzako kalte larria izan dira” eta gaineratu du “interes pribatuaren aurrean etsi” zutela, “berdintasun printzipioa ez eta interes orokorra, edo administraritza zuzenaren printzipioa zaindu gabe”.

Azkenik, UPN eta PSN-k jarraituriko estrategiak deitoratu ditu Hualdek, gai hau Parlamentuan ikusi ondoren, eta alderdi horiek “arreta desbideratzen, bere alkateek egindako akats larriei eta orain Nafarroako Kontseiluak frogatu duen kudeaketen utzikeriari garrantzia kentzen ibili baitira”.

Izena eman gure buletina jasotzeko