Itzuli

Geroa Baik ziurtatu duenez Mayak Pio XII etorbiden hartutako erabakia mugikortasun jasangarrirako europako estandarren zeharo aurkakoa da

    Pio XII etorbidean 200 aparkaleku plaza baino gehiago egokitzeko Enrique Maya Iruñeko alkatearen erabakia kritikatu du Geroa Baik, mugikortasun jasangarriari dagokionez Europako estandar berrien zeharo aurkakoa baita.

    Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak salatu duenez udal gobernu berria mugikortasun jasangarriaren alorrean azken lau urteetan burututako aurrerapausoen aurka egitean tematurik dago.

    Iruñeko Geroa Bairen aburuz, erabaki hau Europako hiri nagusietan ezartzen ari diren neurrien norabidearen aurka doaz, bai eta iruindarron bizi kalitatearen parametroen aurka ere, bai airearen kalitateari eta kutsadura akustikoari dagokionez, bai eta oinezkoarentzako espazio publikoaren berreskurapenari dagokionez ere.

    Koalizioaren udal taldeak gainera azpimarratu duenez, erabaki horrek zirkulazio arazoak ekarriko ditu ia ziurtasunez, aurreko gobernu taldearen proposamenak lehen egunetik normaltasunez funtzionatu ondoren.

    Azkenik, burutuko diren aldaketak herritarrekin elkar banaturiko hausnarketan egin daitezen eskatu du Iruñeko Geroa Baik, inplikaturiko agente guztiekin partaidetza eta elkarrizketa espazioekin jarraituz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko