Geroa Baik ziurtatu duenez pasa den apirilaren 28ko emaitzak foru senatariaren gaineko akordioa baliogabetzen du
Geroa Bain sendotasunez defendatzen dugu ezin daitekeela baliozkotzat eman foru senataria aukeratzearen gaineko akordioa, argi baitago horren jadanekotasuna Cambio-Aldaketaren zerrendak Senatura aurkeztutako hiru eserlekuak lortzearekin baldintzatzen zela.
Izquierda-Ezkerrak, Gobernu ardurak elkar banatu ditugun lau urteetan kide leiala izan ondoren eta legegintzaldi berrian ere izaten jarraitzen duela ikusita, akordioaren interpretazioan beti zilegi den desadostasuna konfrontaziora ez eramatea espero dugu, osatzen dugun Gobernu plural eta aurrerakoiaren aurka daudenen onuran bakarri egiten baitu horrek.
Geroa Baik ez du Izquierda-Ezkerrak egiten duen interpretazioa elkar-banatzen, baina inondik inora ez dugu formakuntza politiko horrekin konfrontaziora joko, azken legegintzaldian eta oraingoan ere Parlamentuan ordezkaritza modurik egokiena eduki dezan beti defendatu ondoren, zentzu horretan Geroa Bairen bandintzagabeko babesik zintzoena jaso baitu beti.
Akordioetara iristeko markoak ahalbidetuko dituen lankidetza jarrera berbera mantentzen jarraituko dugu, baino inolaz ere ez dugu baliozkotzat joko apirilaren 28an bertan indargabetu zen akordio bat, une horretan Cambio-Aldaketako hautagaiek ez baitzuten ordezkaritzarik lortu Senatuan.
Horregatik, akordioa baliogabeturik zegoelako, negoziatu zuen Geroa Baik PSNrekin foru senatari izateko Parlamentuko hurrengo saioan koalizioak aurkeztuko duen hautagaiari formakuntza horrek babesa ematea, une honetan 20 bozka edukiko lukeen hautagaia alegia.