Itzuli

Geroa Baik ziurtatu duenez Skolae plana "aitzindaria da Estatuan" eta UPN zein PP-ren jarrera deitoratu du

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Geroa Baik ziurtatu duenez, Nafarroako Gobernuak martxan jarritako Skolae Kohezkuntza Programa “aitzindaria da Estatuan”, eta UPN eta PPren adierazpenak deitoratu ditu, azken orduetan programa kritikatu egin baitute. “Nafarroan lehen aldiz Nafarroako hezkuntza sistemako ikasle guztientzako kohezkuntza plan zehatza eta esplizitua dugu, alor ezberdinak jorratuz, hala nola material didaktikoak, langileen formakuntza, genero indarkeriaren aurkao ekiteko neurriak… Tamalgarria da UPN eta PPk kritikan eta oposizioan kokatzea gure seme-alaben etorkizunerako hain sentsiblea eta garrantzitsua den gai honetan, baina ez gaitu harritzen alderdi kontserbadore hauen jarrerak”, ziurtatu du Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.

Zentzu honetan, Aranburuk gogorarazi du “2013ko azaroan, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu zuela, orduan Yolanda Barcina buru zuela, berdintasunean hezkuntza plan bat egin zezan. UPNren erantzuna, bozketa horretan abstentziora jo ondoren, zera izan zen, urtebeteren ondoren, lardaskeria galanta aurkeztea, folio gutxi batzuk besterik ez zituena, eskatu beharreko kalitate minimorik betetzen ez zuena, eta gainontzeko taldeen aurkako jarrera eduki zuena (PP ezik), bai eta kolektibo feministen eta genero berdintasunaren alde lan egiten dutenen aldetik ere”.

“Agerikoa da, genero berdintasunaren eta alor guztietan kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren aldeko borrokan, gizartearen eta erakundeen aldetik aurrerapausoak egon arren, UPN eta PP iraganean tinko jarraitzen dutela eta Nafarroako herritarren interes orokorrekoak diren aspektutan atzeratuak jarraitzen dutela”, azpimarratu du Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko