Itzuli

Geroa Baik Zizur Nagusiko irteeran sortzen den trafiko arazoa konpontzeko neurriak eskatu ditu

    Zizur Nagusiko Iruñera norantzako irteeran, A12 eta A15 autobideen semaforo korapiloaren ondoan sortzen den trafiko arazoa konpontzeko beharrezko neurriak burutu daitezen eskatu dio Geroa Baik Nafarroako Gobernuari. Pablo Azcona Molinet parlamentariak Lurralde Kohesiorako Kontseilariari galdera egingo dio Foru Parlamentuko datorren osoko bilkuran, Departamentuak arazo hau konpontzeko nolako aurreikuspena egiten duen jakiteko.

    “Azken hilabeteetan gora egin duen arazo baten aurrean gaude. Hasiera batean 7-10 minutuko auto-ilarak zirenak, gaur egun 20 minutura artekoak izatera iritsi dira. Honek Iruñera norantzako zirkulazioan auto-ilarak sortzen ditu, Landaben eta/edo Zaragozara norabidean A15 autobidean, Zizur Nagusian ere udalerri barruan eragina edukiz, Zizur Txikiko irteeran eta A12 autobidean Lizarraldetik datorren trafiko guztian ere”, azaldu du Azcona parlamentariak.

    Foru parlamentariak gogorarazi duenez, “aurreko legegintzaldian, Zizur Nagusiko Udalak Nafarroako Gobernuarekin batera lanean aritu zen konponbide bila, bai egiturari dagokionez bai eta ekonomikoki ere, auto-ilara hauen arazoari irtenbidea emateko, gaur egun lan egunetako goizetan nabaritzeaz gain, igande arratsaldeetan,18:30tik aurrera gertatzen direlarik ere”.

    “Horregatik guztiagatik, arazo honi konponbidea emateko Exekutiboak neurririk burutzea aurreikusten ote duen jakin nahi dugu, Zizur Nagusiko herritarrengan eragina edukitzeaz gain, bide horretatik Iruñeko sarrerako trafiko guztiarengan baitu ere eragina”, amaitu du esanez Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko